DREAMWORKS saioa, Enpresa Aliantzen eremuan, MONDRAGON INTERNAZIONALArekin lankidetzan.
MONDRAGON Korporazioaren 2013-2016 Politika Sozioenpresarialak aldarrikatzen duenez, MONDRAGONeko oinarri ekonomikoak eraldatzeko prozesua aurrera eramateko, betiere etorkizuneko ekonomiaren erronka lehiakorretara egokitzeko helburuarekin, beharrezkoa izango da "Enpresa Taldeko erakundeen arteko lankidetza sakona, lehiarako abantaila gisa eta funtsezko elementu gisa, hirugarrenekin egindako aliantzekin batera, Merkatuaren aukeren aprobetxamendua optimizatzeko".
Ondorioz, MONDRAGONeko BACek eta MONDRAGON INTERNAZIONALAk ahaleginak batu zituzten DREAMWORKS edizio berezi bat antolatzeko, negozio berrien aukerak sustatzera zuzenduta, nazioarteko aliantza enpresarialen garapenean oinarrituta. DREAMWORKS edizio honetako xedearen publikoa enpresa aliantzen sustapenaren bidez beren garapen internazionala sustatzeko interesa duten kooperatibak ziren.
Enpresa Aliantzen eremuko DREAMWORKS saio monografiko hau Aretxabaletako Otalora Jauregian egin zen, 2012ko azaroaren 27an, honako gai zerrenda honen arabera:
- Enpresa aliantzen aukera garapen internazionalerako estrategia gisa. Ponentzia MONDRAGONeko Nazioarteko Eragiketen zuzendaria den Josu Ugarteren eskutik eman zen.
- Nazioarte mailan aliantzen garapenaren esperientziak ilustratzea, MONDRAGONeko hainbat erakunderen eskutik:
- Txinako negoziazio prozesuak, MONDRAGON TXINAko ordezkariaa den Jan Borgonjonen eskutik.
- Atzerriratuen kudeaketa, gobernantza eta "destinoko tokiko pertsonalaren" kudeaketa, COPRECI S.COOP.en eskutik
- Nazioarteko aliantzen akzioen kontrola, KIDE, S.COOP.en eskutik.
3. Finantzaketaren kudeaketa enpresak eskuratzeko prozesuetan, nazioarteko eremuan, N+1 Corporate Finance-ren eskutik.
Enpresa Aliantzen eremuko DREAMWORKS saioaren amaieran mahai inguru bat egin zen, eta bertan hizlari guztiek parte hartu zuten, "Nazioarteko enpresa aliantzen garapenaren arrakastaren gakoak" aztertuz.
170 visualizaciones