DREAMWORKS SAIO MONOGRAFIKOA URAREN ARLO TEMATIKOAN.
Joan zen 2011ko apirilaren 14an, Otalora Jauregian DREAMWORKS saio monografikoa izan zen Uraren arloari buruz. Saio hartan, Uraren arloan jarduera berriak sustatzeko interesa zeukaten MONDRAGON Korporazioko 22 pertsonak parte hartu zuen.
DREAMWORKS saioen helburua da negozio berrietarako ideiak sortzea eta esplizitu egitea, hainbat jatorritako zuzendarien arteko interakzioaren bitartez.DREAMWORKS saioen modalitateen artean bat, Tailer Sektorialena da. Tailerrok sektore espezifikoetan negozio berrien aukerak identifikatzea dute xede.
Uraren arlo tematikoari buruzko DREAMWORKS saio monografikoaren formatua hauxe izan zen:
1. Hiru adituk Uraren arloan dauden negozio aukeren gainean emandako azalpena. Honako hauen eskutik:
- Alejandro Zarzuela, ACCIONA AGUA-ko Zuzendari Teknikoa.
- Miguel Horta, RIESGOS DE NAVARRA SA-ko Zuzendari Gerentea.
- Angel Llamazares, Gasteizko Udal Urak SA-ko Zuzendari Gerentea.(AMVISA)
2. Urarekin lotutako negozio esperientzien gaineko ilustrazioa, MONDRAGON Korporazioko enpresen eskutik, honako hauek barne:
- LKS INGENIARITZA KOOP. E.
- FAGOR TALDEA
- ONDOAN KOOP. E.
- FAGOR EDERLAN KOOP. E.
- MSI KOOP. E.
- ULMA AGRÍCOLA KOOP. E.
- SAIOLAN, MONDRAGONEKO EBZ SA
- FAGOR ELEKTRONIKA KOOP. E.
3. Uraren arloan dauden negozio aukera berriak –lankidetzaren bidez sustatzeko modukoak– identifikatzea.
4. Bertaratutako enpresen kokapena deskribatutako aukera eremu bakoitzerako: ideiak hautatzea eta taldeen aurre-eraketa (enpresa liderra eta kolaboratzaileak).
4. puntua lantzeko, “tantaka bat” izeneko formatua bete zuten bertaratutakoek. Bertan, lankidetza bidez sustatzeko moduko negozio aukera berriaren oinarrizko kontzeptua esplizitu egin behar zuten. Prozeduraren ondorioz, 5 ekimen potentzial identifikatu ziren.
Ondoren, bertaratutako enpresen dekantazioak enpresa lider batek eta hainbat enpresa kolaboratzailek osatutako 3 partzuergoren eraketa ekarri zuen. Partzuergo horiek Negozio Plan baten proposamena –MONDRAGONEKO BAC-ari aurkezteko modukoa– gauzatzeko pauso eraginkorrak egiteko konpromisoa hartu zuten.
288 visualizaciones
