DREAMWORKS ESPERIENTZIA AITZINDARIA, MONDRAGONEKO BAC-EN AMETSEN FAKTORIA.

MONDRAGON Korporazioko lau arlo handietatik (Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza) iritsitako 13 aitzindarik protagonizatu zuten MONDRAGONeko BACen ametsen faktoria den DREAMWORKSen lehenengo edizioa. DREAMWORKSen edizio hori abenduaren 13, 17 eta 21ean egin zen, Otalora jauregiko instalazioetan, Aretxabaletan.

MONDRAGONeko BACen helburua da kooperatiben arteko lankidetza sustatzea, negozio aukera berriak sortzeko, horretarako enpresetan jada dauden gaitasunak birkonbinatuz, produktu eta zerbitzu modalitate berriak eta soluzio integratuak eratzeko.  

Xede horrekin, funtsezko lanetakoa enpresen arteko negozio berrietarako aukerak dauden espazioak identifikatzea da.Horrenbestez, negozio aukera berriak sortzera bidera daitezkeen estrategia generikoen artean aurki daitezke:

  • Eskaintzen eta merkatuen arloan Korporazioko dibisioen eta enpresen artean zuri dauden espazioak esploratzea.
  • Enpresen eskaintza partzialak integratzea: negozioetan jada dauden gaitasunak birkonbinatzea bultzatzea, eskaintza sofistikatuagoak egiten dituzten modalitate berriak sortzeko.
  • Gaur egun finkatuta dagoen manufakturaren oinarritik abiatuta sortutako zerbitzuak bultzatzea.
  • Bezeroaren hurbiltasunari eta merkatuetan sarbide zuzena duten enpresen ezagutza sektorialari probetxua ateratzea (ingeniaritzak, banaketa sektorea…).
  • Sektorializazioa: gure jakituria teknologikoari eta kudeaketakoari balioa ematea, jarduera ekonomikoaren sektore berriei ekiteko.

Testuinguru horretan, MONDRAGONeko BACek metodologia bat garatu du, negozio berrietarako aukerak kontzeptualizatzeko, eta horri DREAMWORKS deitu diogu. "DREAMWORKS" saioen helburua da negozio berrietarako ideiak sortzea eta esplizitatzea, hainbat jatorritako zuzendarien arteko interakzioaren bitartez.Horrenbestez, "DREAMWORKS" saioak helburu hauekin diseinatu dira:

  • Parte hartzaileak prestatzea, negozio aukera berriak kontzeptualizatzeari buruzko kontzeptuen bitartez, enpresen arteko lankidetzan oinarrituta.
  • Norberaren negozioaren ikuspegi konbentzionaletik harantzago pentsatzen ikastea.
  • Negozio aukera berriak kontzeptualizatzea, lan saioetan dauden bateko eta besteko enpresek dituzten gaitasunetan oinarrituta.
  • Ekintza planak garatzea, detektatutako negozio aukerak gauzatzeko xedearekin, fast track dinamika aplikatuz.

DREAMWORKSen lehenengo edizio horren helburua izan zen MONDRAGONeko BACek garatutako metodologia esperimentatzea eta optimizatzea. Gure lehenengo ekoizpena gauzatzeko, historia Amerikako Mendebaldean girotzea erabaki genuen. Horretarako, karabanen California Trial bide ospetsua erabili genuen, zeinak Independencetik (Missouri) Sacramento helmugaraino (Kalifornia) eraman gintuen.

DREAMWORKSen espedizio aitzindariaren gorabeherak ELKARBIDEren wikian kontatu dira, espedizioak enpresen arteko negozio berrietarako aukeren espazio handietara egindako bidaiaren liburu moduan.

Ezarritako bide orriaren arabera, lehenengo egunean bideari ekiteko beharrezko trebetasunak barneratu ziren. Zehazki, "Berrikuntza Estrategikorako oinarrizko mugimenduak" eta "Negozioak Modelizatzeko oinarrizko kontzeptuak" ikasi ziren.

Aurretiaz, MONDRAGONeko BACeko arduradunek DREAMWORKS esperientziaren testuingurua azaldu zuten, BACen jardueraren esparruaren barruan. Aurkezpenaren helburua zen MONDRAGON Korporazioak orain dela gutxi aldarrikatu duen IKUSPEN berriaren esparruan BACek duen integrazioa nabarmentzea, horren arabera "Gure enpresa sarea eraldatzea" bultzatzen delarik, etorkizuneko garapenari heltzeko formula gisa.

Berrikuntza Estrategikorako oinarrizko mugimenduak identifikatzeari dagokionez, 15 indar ideia landu ziren, produktuak eta zerbitzuak berritzeari zuzenduta. Enpresak gaur egun dituen produktuen inbentarioari probetxua ateratzeko formulak dira horiek, gaur egun teknologia, produktu eta zerbitzuetan dagoen ondarea ustiatu ahal izateko.

Ondoren, aitzindariek Berrikuntza Estrategikoaren oinarrizko mugimenduak aztertu zituzten. Gaur egungo negozioen kokapen lehiakorra aldatzeko aukeren prospekzioa egin behar zuten, negozio eredu berriak sortzeko helburuarekin. Tresna horiek osatzeko, negozioa modelizatzeko kontzeptuak landu ziren, enpresa jardueraren osagai nuklearrak esplizitatzeko.

Laburbilduta, jardunaldian zehar, zeregina izan zen gaur egungo negozioen Berrikuntza Estrategikoari aurre egiteko beharrezko trebetasunak barneratzea, eta negozioari buruz dugun eguneroko perspektibatik harantzago pentsatzen ikastea, ikuspegi estereotipatuak alde batera utzirik.

DREAMWORKSen bigarren lan saioan gure enpresen "gaitasun nuklear edo esentzialen" kontzeptuak jorratu ziren.  Aitzindariek gaur egungo negozio ereduaren zehaztasuna lantzen aurkitu zituzten saioaren lehenengo zailtasunak, baita beren enpresa jardueren funtsezko baliabideak eta jarduera nuklearrak identifikatzen ere. Zailtasunak gaindituta, parte hartzaileek beren enpresen gaur egungo negozio ereduak azaldu zituzten, eta arreta berezia jarri zieten birkonbinatzeko modukoak diren oinarrizko gaitasunei eta baliabideei, balio proposamen berriak eta sofistikatuagoak sustatzeko.

Ondoren, aitzindariek DREAMWORKSen bigarren saioaren egitekorik malkartsuenari heldu zioten, hau da, negozioaren Berrikuntza Estrategikoari, oinarrizko bi mugimendu aukeratu eta izaera hibridoko negozio berri bat sortzeko. Zeregin horretan, baliabide tradizionalez eta gaitasun ukigarriez gain, parte hartzaileek enpresetan dauden baliabide ukiezinak hartu zituzten kontuan (adibidez, marka, ezagutza eta lortutako esperientzia, bezeroekiko harremanak, etab.).

Hirugarren saioarenhasieran negozio ekimen berriak sortu ziren, zeuden enpresek jarritako gaitasunetan eta baliabideetan oinarrituta. Ariketa horren eremuaren barruan, merkatuaren kausa dramatikoen ondorioz, gaur egungo enpresa jarduerak ez dira bateragarriak, eta bertan behera utzi behar dira berehala, Negozioa Berritzeko formula erradikalak bultzatzeko.

Lehenengo etapan, lan taldeen jarduera parte hartzaile bakoitzaren jarduera sektorea errespetatuz antolatu zen, manufaktura zein zerbitzuak izan. Ariketa horretan soilik, jada, bateko eta besteko produktu, zerbitzu eta negozio ereduetarako 22 ideia azaleratu ziren, zerbitzuen eta teknologia berrien mundura zuzenduta zein manufaktura "konbentzionalera" zuzenduta. Ondoren, begiraleak parte hartzaileen birkonbinazioa "behartu" zuen, eta manufaktura-zerbitzuen lan talde mistoak sortu ziren. Jardueraren bertsio berri horretan 21 proposamen gehigarri egin ziren.

Azkenik, bidaiaren azken oztopoa negozio ideia berriak sortzea izan zen, muga bakarra izanik MONDRAGON Korporazioko enpresaren bateko gaitasun teknikoen eta kudeaketakoen palanka gisa funtzionatuko zuten ekimenak izatea. Proba onik gainditu zen, 49 ideia berri sortu baitziren. Proposamen guztiak DREAMWORKSen lehenengo edizio honen bidai liburuan erregistratu dira, ondoren tratatzeko.

MONDRAGONeko BACentzat, esperientzia aitzindari honek DREAMWORKS metodologia esperimentatzea eta optimizatzea ahalbidetu du, lankidetzaren bidez negozio berrietarako aukerak kontzeptualizatzeko diseinatu delarik bereziki. Lortutako ezagutzak, halaber, metodologia hobetzeko aukera emango du, DREAMWORKS dinamika saio gehiagotara orokortzeko helburuarekin, enpresa jarduera berriei ekiteko sustapenean konprometituta dauden enpresekin.

like0

254 visualizaciones