DREAMWORKS-EN EDIZIO BEREZIA OSASUNAREN ARLOAN, MONDRAGON HEALTH-EKIN LANKIDETZAN.
MONDRAGON HEALTH-ekin lankidetzan, DREAMWORKS metodologia aplikatzeko hurrengo gunea Osasunaren arloa izango dela-eta, datorren maiatzaren 24an eta 25ean landuko da gaia. DREAMWORKS Osasunaren hurrengo edizioaren helburu zehatza industria izaerako negozio berriak sustatzean datza, osasun arloko produktu edo produktu euskarriko zerbitzuei dagokienez.
Hori dela eta, DREAMWORKS Osasuna industria edo teknologia enpresetako publikoari zuzenduta egongo da, hau da, lankidetzako ekintzailetzaren bidez osasunaren arloan jarduera berriak sustatu nahi duten enpresei zuzenduta.
DREAMWORKS-i buruzko edizio berezi honetan zehar aurreikusten den Lanerako Plana honako hau da:
Maiatzaren 24a: Prestakuntza praktikoa Negozioaren Modelizazioari eta Berrikuntza Estrategikoari buruzko oinarrizko kontzeptuetan.
- Negozio Ereduen gaineko oinarrizko kontzeptuak. Ariketa praktikoa: Egungo negozioaren modelizazioa eta gaitasun nahiz jarduera nuklearren identifikazioa.
- Produktuetan eta zerbitzuetan berritzeko indar ideiak.Ariketa praktikoa:Bi indar ideia txertatzetik abiatuta, produktu edo zerbitzu berri bat sortzea.
- Berrikuntza Estrategikorako oinarrizko mugimenduak.Ariketa praktikoa:Berrikuntza Estrategikorako oinarrizko bi mugimendu txertatzetik abiatuta, egungo enpresari aplikatutako negozio eredu berria.
- Lan saiora bertaratutako enpresen gaitasunen eta jardueren konbinazioa aprobetxatuz, negozio berrien gaineko ideiak sortzea.
Maiatzaren 25a: DREAMWORKS Osasunari buruzko saio berezia, osasunaren arloan produktu berrien edo produktu euskarriko zerbitzuen gaineko proiektuak identifikatu eta hautatzeko.
1. Osasun arloan dauden askotariko aukera eremuak azaltzea:
- Aukera eremu bakoitzaren oinarrizko ezaugarriak identifikatzea.
- Eremu bakoitzean dauden produktu aukerak ezaugarritzea.
- Eremu bakoitzerako produktu aukeren gaineko adibide argigarriak.
- Identifikatutako negozio aukerak lantzeko behar diren gaitasunak –teknikari, gestioari eta merkatuei lotutakoak– identifikatzea.
2. Enpresen kokapena deskribatutako aukera eremu bakoitzerako:
- Aukera esparru jakin batekiko interesa esplizitu egitea (lidergoa edo parte hartzea)
- Aukera gauzatzeko enpresaren ekarpena zein den zehaztea:aintzat hartutako negozio aukera gauzatu ahal izateko eskuragarri dauden gaitasun teknikoak, gestio gaitasunak eta merkatu gaitasunak.
- Aintzat hartutako negozio aukerak gauzatzeko eskuragarri ez dauden eta saioan presente dauden beste enpresa batzuek jartzeko moduko gaitasun -teknikari, gestioari eta merkatuei lotutakoak- gabeziak identifikatzea.
- Ideiak hautatzea eta partzuergoen aurre-eraketa (enpresa liderra eta kolaboratzaileak)
Ikusten denez, DREAMWORKS Osasuna saio monografiko honen azken helburua hauxe da: MONDRAGONEKO BAC-en aurrean Negozio Plan baten proposamena zehazteko pauso eraginkorrak egiteko konpromisoa hartuko duten partzuergoak eratzea.
432 visualizaciones
