Dreamworks edizioa eskaera bidezko hornikuntzaren alorreko negozio ereduen inguruan.
DREAMWORKS saio honen helburua da produktuen eta zerbitzuen eskaera bidezko hornikuntzari lotutako negozio aukerak identifikatzea. Hori dela eta, DREAMWORKS edizio berri honetan publiko xedetzat jotzen da, kooperatiben arteko lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bitartez, produktuen eta zerbitzuen eskera bidezko hornikuntzaren alorrean negozio aukera berriak sustatzeko interesa ager dezakeen edozein kooperatiba.
DREAMWORKS saio honek honako formatua izango du:
1.- Eskaera bidezko hornikuntzaren alorrari lotutako negozio-ereduen aurkezpena, kanpoko enpresen eskutik:
- BURDINOLA: Laborategietarako instalazioen hornikuntza. Ana de la Riva, Berrikuntza Zuzendaria.
2.- Eskaera bidezko hornikuntzaren alorrari lotutako negozio-ereduen aurkezpena, MONDRAGONeko enpresen eskutik:
- SARETEKNIKA: Salmenta osteko zerbitzuak, Kepa Unzilla, Zuzendari Gerentea.
- ULMA MANUTENCIÓN: Biltegiratze automatikorako eta eskaeren osaketarako irtenbideak. Julián Garmendia, Negozio zuzendaria.
- MONDRAGONLINGUA: Dokumentuen itzulpengintza-proiektuak. Eli Gabilondo, Aholkularitza komertziala eta Ricardo López, proiektu-kudeatzailea.
- ISOLEIKA: Elikagaien garraiorako edukiontzi isotermoak. Iñigo Garai, Zuzendari Gerentea.
- KIDE: Eskaera bidezko hozteko industria-ekipamenduaren hornikuntza.
3.- Kooperatiben arteko lankidetza bidelagun, eskaera bidezko hornikuntzaren alorrean sustagarriak izan daitezkeen negozio aukera berriak identifikatzea.
4.- Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak)
Dreamworks saio berri hau Aretxabaletako Otalora Jauregian egingo da, 2016.eko ekainaren 2an, goizeko 9:00an hasita. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora jauregian bertan egitea aurreikusi da.
DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da: mondragon-cp@mondragoncorporation.com helbidean.
195 visualizaciones
