DREAMWORKS edizioa ekonomia zirkularraren inguruan.

DREAMWORKS saio honen helburua da ekonomia zirkularra aztertzea, produkzio- eta kontsumo-eredu berri baten alde egiten duena eta produktuen, zerbitzuen, hondakinen, materialen, uraren eta energiaren «bizi-zikloaren ixtea» oinarri duena.

Hori dela eta, oraingoan publiko xedetzat jotzen da, ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarritutako negozio-eredu berritzaileen inplementazioan interesa ager dezakeen edozein kooperatiba.

DREAMWORKS saio monografiko honek  honako formatua du:

1.- Sarrera: funtzionaltasunaren ekonomia. Enpresan eta lurraldean balioa sortzeko aukera berriak. Iban Lizarralderen eskutik, ESTIA-ko irakaslea eta ikertzailea (Bidart).

2.- Ekonomia zirkularraren inguruko ikuspuntuak, honako entitate hauen eskutik:

  • ONDOAN KOOP.E. (Teresa Tejero, ingurugiro-unitateko zuzendaria eta Jon Zubiria, aholkularitza-alorreko koordinatzailea).
  • INNOBASQUE – Berrikuntzaren euskal agentzia (Lola Elejalde, prospektiba eta estrategia zuzendaria).
  • ACLIMA – Ingurumeneko Industrien Euskadiko Kluster Elkartea (Kristina Apiñaniz, zuzendari nagusia).

3.- GISWASTE proiektuaren aurkezpena – nekazaritzako elikagaien subproduktuen balorizazioan erabakirako sostengu tresna. David San Martinen eta Alberto Vazquezen eskutik, AZTI-ko elikagai-ikerketako unitateko ikertzailea eta LKS Ingeniaritza KOOP.E.-ko azpiegitura alorreko proiektu-arduraduna, hurrenez hurren.

4.- Kooperatiben arteko lankidetza bidelagun, ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarritutako negozio-eredu berritzaileak identifikatzea.
 

5.- Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta ekipoen aurretiko osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak)  

 

DREAMWORKS saio berri hau  Aretxabaletako Otalora Jauregian egingo da, 2016.eko martxoaren 17an, goizeko 9:00an hasita. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusten da.

DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke:  943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com

like0

164 visualizaciones