DANOBATek Bergeneko Tranbiaren eskari bat eskuratu du shuntatzea neurtzeko sistema bat instalatzeko.

DANOBATek eskari garrantzitsu bat jaso zuen Bergeneko tranbiatik, Bybanen-etik, trenaren shuntatzea neurtzeko sistema bat entregatzeko.

Bergeneko tranbiak bide bikoitzeko 20 km-ko zati bat egiten du Bergeneko geltoki nagusiaren eta aireportuaren artean, hau da, Bergeneko hiriaren erdigunetik, iparraldean, Fleslandeko aireporturaino, hegoaldean.
Proiektu hau Bergeneko garraio programaren eta hirigintza eta ingurumeneko planaren zatia da; beraz, hogei urteko epean, hau da, 2005etik 2025era bitartean, garraio publikoa, ingurumeneko gaiak eta errepide, oinezkoentzako bide eta bizikletentzako bideen eraikuntza koordinatu eta lehenesteko elkarrekin egindako ahalegina da.

Kokstadeko tren tailerra eta terminala operatibo egongo dira Bergen-Flesland bide zatirako, bai eta Bergeneko geltoki nagusitik iparralderantz eta mendebalderantz etorkizunean egingo diren zabalpenetarako ere.

Eraikuntza lanak amaitu eta gero, instalazio horrek tranbia guztiei eman ahal izango die zerbitzua. Egin ditugun kalkuluen arabera, 42 metroko 50 tranbia izango dira guztira.

Kontratua, berez, egoeran oinarritutako mantentze lanetarako sistema bat da. Trenaren shuntatzea neurtzeko DANOBATek egin duen sistema, trenaren ardatz bakoitzeko gurpil bien arteko erresistentzia elektrikoa neurtzeko diseinatu eta fabrikatu da bereziki.

Trenaren shuntatzea neurtzeko sistema aparte dagoen bide batean instalatzen da, eta ez da beharrezkoa egun dagoen bidea ordeztea; horrela, tranbiak etengabe eta ohi bezala funtzionatzea bermatzen da. Sistema hori barrualdean zein kanpoaldean instalatu daiteke.

DANOBATen soluzioek dituzten abantailetako batzuk dira, besteak beste, instalaziorako betekizun gutxiago dituztela, bildutako datuak automatikoki analizatzen dituztela, muturreko baldintza meteorologikoetako lan ingurunetarako balio dutela, flotaren trazabilitatea, eta beste ekipo periferiko batzuekin konektatzeko aukera.

Gainera, bezeroak Segurtasun, Osasun eta Ingurumeneko Plan berezi bat garatu du. Bezeroak obrako segurtasuna eta osasunaren eta lan ingurunearen babesari lotuta ezarri dituen obligazioak eta Bergeneko Tranbiaren eraikuntza proiektuaren betekizunak beraiek ere betetzen direla bermatzeko sortu da plan hori. Bezeroak, halaber, jarraipen programa bat egin du, ingurumenari lotutako gaien babeserako.

Aurrekoaz gain, DANOBATek egoeran oinarritutako mantentze lanetarako sistema ugari ditu, gurpilaren profila trenbidean bertan ikuskatzeko sistema esaterako, gurpiletarako hobi tornua edo bogiearen elementu birakariak eta errodamenduak probatzeko saiakuntza bankua.

Iturria: press.danobatgroup.com

 

like0

170 visualizaciones