DANOBAT-en arrakasta handiko erakusketa Humble hirian, Texas-en.

DANOBAT-ek bi eguneko erakusketa antolatu du non bezeroek erradioak artezteko doitasun handiko DANOBAT-OVERBECK IRD-400-a gertutik ikusteko aukera eduki duten, baita empresak eskaintzen dagoen re-control/retrofit programa berriaren ezagutza izan. Erakusketa honen helburu nagusia merkatuaren doitasun handiko makinen eskaerei erantzuna ematea izan da.

Bezeroei dagokienez, erakusketa honetara industri munduko sektore nagusien ordezkariak hurbildu ziren, beraien proiektuak arrakasta-bermearekin garatzeko goi-teknologiazko soluzioen bila. Manex Ochoteco, DANOBAT Machine Tool-eko presidentea, erakusketa positiboki baloratu du: “gure lehen edizioa izanda, ez genuen honelako asistentziarik espero. Honek, etorkizun hurbilean erakusketa berriak antolatzera bultzatzen gaitu.”Gerturatu ziren bezoei esker, Humble Texas-eko erakusketa DANOBAT-en AEBetako merkatuan emandako beste urrats solido berri gisa gogoratuko dugu.

Iturria: press.danobatgroup.com

like0

207 visualizaciones