Coprecik Wanagement aurkeztu du, energetikoki eraginkorragoa den produktu sorta.
Aretxabaletan kokatuta dagoen Copreci kooperatibak Wanagement (Water management) aurkeztu du. Produktu serie berriko elementu guztiek energia efizientzia daukate komunean, elektrizitate kontsumo txikiagoarekin eta zarata murrizketa esanguratsuarekin.
Ponpa autonomo honek elektronikoa txertatua dauka eta garapenaren denbora modu esanguratsuan gutxitzen du. Gainera, ez du eskatzen garbigailuaren kontrolean aparteko inbertsiorik, izan ere, oso erraza da edozein garbigailutan integratzea.
Horretaz gain, Coprecik aurkeztutako gama berriak, Smart Draining-a dauka, garbigailuaren isurbidearen altuerarekiko independentea den isuri konstantea, eta “snorkel” efektua kentzen du.
Lehen aldia da BLDC teknologia garbigailuetan jartzen dena, -orain arte ontzi garbigailuetan soilik erabili da-, eta fidagarritasun handia eta emaitza optimoak eskaintzen ditu garbiketa zikloetan.
Iturria: MONDRABERRI.com
154 visualizaciones