Cikautxo Medical-ek martxan jarriko du arnasketa kudeaketari zuzendutako silikonazko produktu berrien fabrikazioa

Cikautxo Medical-ek bi produktu-linea berri jarriko ditu martxan, arnasketa-zaintzaren aplikazioei zuzendutakoak: bata, kurbaturiko sudur-kanula eta, bestea, arnas-maskara gama oso bat.  Erabat biobateragarriak diren silikonazko piezek forma ergonomikoa dute eta horrek estankotasunaren funtzioa % 100ean bermatzen du, baita azalarentzat ukiera leuna ere. Bezero europarrekin zuzeneko lankidetzan izan dira garatuak, pazientearen erosotasuna nabarmen hobetzeko asmoarekin. Produkzioa Euskal Herrian egingo da, produktu garbien fabrikaziora bideratutako instalazioetan, eta bermatuko du Cikautxo Medical-ek forma konplexu eta tolerantzia oso zehatza duen silikonaren moldaketan dituen gaitasunen sendotzea.  2014. eko iraila.Iturria: Cikautxo Medical.MONDRAGON Health Web Orria
like0

318 visualizaciones