Brasiliako estadio berria egiten lagundu du Ulmak

Komunikabideetan presentzia handia duen Konfederazio Futbol Kopako azpiegitura baten bere ekarria egin du Oñatiko Ulma kooperatibak: Brasiliako Mane Garrincha estadioan, hain zuzen ere.

Ekainaren 15ean, estadio horretan jokatu zen kopa hori inauguratzeko partidua, eta 2014ko Mundu Kopako zazpi partidu ere hantxe lehiatuko dira.

Ingeniaritza-soluzioekin eta aholkularitza teknikoarekin parte hartu du Ulmak estadio horren obretan. Bere azpiegituraren zati handi bat eraiki du: 46 metroko 288 pilare, 22 metro zabal den konpresio-eraztuna, eserlekuetarako 12 metro garai diren habeak eta Orma enkofratu sistemarekin egindako hainbat horma.

Peruko meatze handi bat

Latinoamerikan beste proiektu garrantzitsurik ere badauka Ulmak. Hala, Peruko Toromocho meatzaritza-proiektuan enkofratu eta aldamio soluzio integrala ipini du bezeroaren esku. Peruren BPGren % 14 da meatzaritza, eta 4.500 metroko altueran dagoen Toromocho meatzetik 1,5 milioi tona mineral aterako dira.

Iturria: GOIENA.net

 

like0

135 visualizaciones