BIOMIMETIKAREN inguruko jardunaldia antolatu dute Leartiker eta Azaro Fundazioak.
Leartiker eta Azaro Fundazioak Biomimetikaren inguruko jardunaldi bat antolatu dute martxoaren 3an, goizeko 9etan, Markina-Xemeingo LEA-ARTIBAI BERRIKUNTZA GUNEKOauditoriumean. Jardunaldia Leartikerrek aldiro antolatzen dituen, eta ikuspegi berritzaile bat eta ekintzailetzaren aldeko apustua egiten duten enpresa eta erakundeetako ordazkariek parte hartu ohi duten, "Gosari Teknologiko"-en barruan kokatzen da. Biomimetikaren gaia jorratuko den jardunaldi honen antolaketan, Azaro Fundazioak ere parte hartu du Ekonomia Urdina oinarritzen den zientzietako bat delako, hain zuzen ere, Biomimetika.
Naturak garatu dituen irtenbide eta estrategietan inspiratu eta ingenieritza, arkitektura, diseinua... bezalako disziplina teknologikoen aplikazioan oinarritzen da Biomimetika. Milioka urtetako bilakaeran bere biziraupenerako estrategia eraginkor eta efizienteak garatu dituen sistema konplexu bat da natura. Zentzu honetan, Biomimetikaren zientziak, natura ikertzen du, inspirazio gisa. Naturan identifikatutako mekanismoak imitatzen saiatzen da, hauek, ingeniaritza eta teknologian aplikatuz, jasangarritasuna bere ardatzetako bat izanik.
Honelako galderei erantzuna emateko, Biomimetikan aditua den Innobide-ko Sergio Gonzalez izango da jardunaldiko hizlaria. Hasieran metodologia berritzaile honen informazio, aukera eta kasu praktikoen inguruan arituko da Gonzalez, eta jardunaldiaren bigarren zatian, Biomimetika oinarritzat hartuz publikoarekin talde dinamika bat burutuko du.
Metodologia berritzaile honen jatorria EEBBetan eta Alemanian kokatzen bada ere, gaur egun geroz eta gehiago dira Biomimetikak I+G+i proiektuen lehiakortasuna eta kudeaketarako metodoak hobetzeko ematen dituen aukerak kontutan hartzen dituzten profesional eta erakundeak.
Leartiker eta Azaro Fundazioak metodologia berritzaileak eskualdera hurbiltzeko antolatu duen ekitaldi honetara, Biomimetikan interesatuta egon daitezkeen enpresa zein banakako pertsonei jardunaldira hurbiltzeko gonbitea luzatu nahi die. Interesatuek izena emateko www.leartiker.com eta www.azarofundazioa.com webguneetan edota 94 616 91 72 telefono zenbakiaren bitartez egin dezakete.
182 visualizaciones
