BIMATEC SORALUCE-k XXIV Ate irekien jardunaldiak ospatuko ditu azaroaren 12tik 16ra Limburgen
BIMATEC-SORALUCEko ate irekien jardunaldiak urtero ospatzen dira 1990.urtetik, Alemania eta Europa Ekialdeko bezero guztiek parte hartzen dute, eta ohiko hornitzaile eta beste bazkide batzuen laguntza eta bisitak ere izaten dira.
Ate irekien jardunaldian, teknologia aurreratuko eta azken belaunaldiko hamalau (14) SORALUCE fresatzeko eta mandrinatzeko makina jarriko dira erakusgai, bakoitza mekanizatzeko aplikazio ezberdinekin. Beste batzuen artean, honako makin hauek erakutsiko dira:
- SORALUCE FR-12000 fresatzeko eta mandrinatzeko makina
- SORALUCE FX-16000 fresatzeko eta mandrinatzeko makina
- SORALUCE F-MT-4000 fresatzekoe ta torneatzeko multifuntzio zentrua
- SORALUCE TA-25-A bankada finkodun fresatzeko makina
- SORALUCE SP-8000 zutabe mugikorreko eta mahai finkodun fresatzeko makina
Gainera beste aplikazio batzuk ere erakutsiko dira (bideoak, aurkezpenak, etab.), SORALUCEko fresatzeko-mandrinatzeko makinen aplikazio ezberdinak erakutsiz energia, itsasontzigintza, eraikuntzarako makinaria eta orokorrean mekanizazioa bezalako sektore estrategikoentzat.
Hainbat mekanizazio erakustaldi eta mekanizazio entsegu egingo dira erakusketa egunetan zehar.
Urtero bezala BIMATEC SORALUCE-ren parte teknologikoen parte hartzea azpimarratzekoa izango da: Heidenhain, Siemens, M&H, Vohlhaupter, Latz, etc
Iturria: danobatgroup.com
170 visualizaciones