Berariazko DREAMWORKS edizioa, Zerbitzuen esparruko Negozio Eredu Berriei buruzkoa.

Dakizun moduan, MONDRAGONen BACen helburua negozio aukera berriak sortzeko kooperatiben arteko lankidetza sustatzea da.  Ekimen honen funtsezko zeregin bat enpresen arteko negozio berrietarako aukera guneak identifikatzea da.

Testuinguru horretan, aurreratutako ekonomien berritze oinarrietariko bat den    zerbitzuen sektoreak ekintzailetzarako aukera ematen du.  Ondorioz, oraingo honetan zerbitzuen esparruko Negozio Eredu Berrien gainean antolatu dugu berariazko DREAMWORKS saioa.

DREAMWORKS saio honen helburua da Zerbitzuen eremuan negozio berriak sustatzea. Hori dela eta, oraingoan publiko xedetzat jotzen dira Zerbitzuen esparruan, lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bidetik, negozio jarduera berriak sustatzeko asmoa duten kooperatibak.

DREAMWORKS saio monografiko honek honako formatua izango du:

1. Kanpoko enpresen azalpenak, Zerbitzuen arloan dituzten negozio eredu berrien esperientzien gainean

  • GENERAL ELECTRIC (Jaime Elguero, zuzendari nagusia, Centro de Excelencia de EPC’s y Desarrollo de Negocio).
  • REPSOL (Juan Luis Rodríguez Sánchez del Álamo, Berrikuntza proiektuetako azpi-zuzendaria).
  • GRUPO GUREAK (Jon Ander Arzallus Galparsoro. Berrikuntza arloa).

2. Zerbitzuetako Negozio Eredu berriekin zerikusia duten MONDRAGON Korporazioko  enpresen esperientzien azalpenak:

  • CAJA LABORAL (Xabier Egibar, Negozio garapenaren  arloko zuzendaria)
  • MONDRAGON LINGUA S.COOP.  (Idoia Mujika, Prestakuntza dibisioko zuzendaria eta Ane Ruiz de Zarate, Itzulpengintza eta Komunikazio zuzendaria)
  • MCCGRAPHICS S.COOP. (Javier Valls, zuzendari nagusia)

3. Kooperatiben arteko lankidetzaren bidez Zerbitzuen esparruan sustagarriak izan daitezkeen negozio aukera berriak identifikatzea..

4. Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak)  

DREAMWORKS saio monografiko hau Otalora Jauregian egingo da, Aretxabaletan, 2013ko apirilaren 11n, goizeko 9:00etan. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusi da.

DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke:  943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com

like0

174 visualizaciones