Berariazko DREAMWORKS edizioa Teknologia Garbien gainean, Saiolanekin elkarlanean.

Dakizun moduan, MONDRAGONen BACen helburua negozio aukera berriak sortzeko kooperatiben arteko elkarlana sustatzea da.  Ekimen honen funtsezko zeregin bat enpresen arteko negozio berrietarako aukera guneak identifikatzea da.

Zeregin horren baitan erabil daitekeen mekanismoetariko batek oinarritzat du honetara bideratutako nazioarteko prospektiba jarduera: produktu teknologiko aurreratuak dituzten eta bere jatorrizko herrialdean merkaturatze fasean izanik, hirugarren bati bere teknologia transferitzeko prest dauden enpresak identifikatzea. Hori da SAIOLANen Nazioarteko Arloak garatzen duen eginkizuna.  

Testuinguru horretan, MONDRAGONen BACek eta SAIOLANek indarrak batu eta DREAMWORKS saio monografiko bat antolatu dute Teknologia Garbien eremuaren gainean, MONDRAGONentzat sektorea estrategikoa, non SAIOLANek enpresen prospekzioa  kokatu duen  bere “Nazioarteko antena” jardueran.   

DREAMWORKS edizio hau honako hauei  zuzentzen zaie: Teknologia Berrien eremuan jarduera berriak abiatzeko interesa izanik, arriskua mugatzeko eta abiatze-epeak murrizteko Teknologiaren Transferentzia baliagarri  ikusten duten enpresak.

Horrela, DREAMWORKS saio monografiko honek  honako formatua du:

1.- Teknologiaren Transferentzian oinarritutako negozio berriak sustatzen dituzten kanpo esperientzien azalpenak , honako enpresa hauen eskutik:

  • STRATASYS kasua,  Amadeo Corrius, Kudeatzailea, eta Itziar Goikoetxea,  PIXEL SISTEMAS-eko Merkatal Teknikaria.

2.- MONDRAGONen Teknologiaren Transferentzian oinarritutako negozio berriak sustatzeko esperientzien  azalpenak, honako enpresa hauen eskutik:

  • CERAMAT eta KONEIKA kasuak, Javier Borda, Enpresa Jarduera Berrien Sustapena  MONDRAGON OSAGAIAKen
  • FOURNIER eta CWT kasuak,  Ángel Lequerica, FAGOR EDERLAN Taldearen negozio berrien garapen zuzendaria.

3.- SAIOALANen Nazioarteko Antenaren lan dinamikaren deskribapena, eta  Teknologia Garbien eremuan AEB, Kanada, Japon eta Hego Korean   antzemandako eta MONDRAGONen enpresetara transferitu ahal diren aukeren azalpena.

4.- Teknologia Garbien eremuan aukera esparruak identifikatzea, teknologia transferentziaren bidez sustatu ahal direnak.

5.- Bertaratutako enpresen jarrera azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak)  

Teknologia Garbien eremuari buruzko DREAMWORKS saio monografiko hau  Otalora Jauregian egingo da, Aretxabaletan, 2014ko urriaren 30ean, goizeko 9:00etan. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusi da.

DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke:  943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com

like0

158 visualizaciones