Berariazko DREAMWORKS edizioa Nazioarteko lankidetza eta laguntza humanitarioaren eremuan.

MONDRAGONen BACen helburua negozio aukera berriak sortzeko kooperatiben arteko lankidetza sustatzea da.  Ekimen honen funtsezko zeregin bat enpresen arteko negozio berrietarako aukera guneak identifikatzea da.

Horretarako, MONDRAGONeko BACek DREAMWORKS deituriko lan saio batzuk garatu ditu berariazko eremu sektorialetan aukerak identifikatzeko Testuinguru horretan, MONDRAGONen BACek Nazioarteko lankidetza eta laguntza humanitarioaren eremuan berariazko DREAMWORKS edizio egitea aurreikusi du.

Horrela, DREAMWORKS saio monografiko honek  honako formatua du:

1.- Nazioarteko lankidetza eta laguntza humanitarioaren eremuan kanpoko esperientzien azalpenak,  honako hauen aldetik:

  • Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia,  Paul Ortega, zuzendaria.
  • Mugarik Gabeko Medikuak – MSF,  Paul Cabrera, Logistika arduraduna.
  • Euskadiko GGKE koordinakundea,  Jesús Ochoa, Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Mugarik Gabeko Ekonomisten koordinatzailea.

2.- Nazioarteko lankidetza eta laguntza humanitarioaren eremuan MONDRAGONen esperientzien azalpenak,  honako hauen aldetik

  • MUNDUKIDE FUNDAZIOA, Josu Urrutia Beristain, zuzendaria.
  • FAGOR EDERGARDEN, Iñigo Marín, MBR Planta Konpaktoaren Produktu arduraduna.
  • ALECOP S.COOP., Nieves Alcain, Heziketarako Irtenbideen Garapenaren zuzendaria.
  • LKS INGENIERÍA S.COOP., Lander Jiménez, LKS CLIMATEko zuzendaria.

3.- Kooperatiben arteko lankidetzaren bidez sustatu daitezkeen aukera esparruak identifikatzea  Nazioarteko lankidetza eta laguntza humanitarioaren eremuan

4.- Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak)  

DREAMWORKS saio monografiko hau  Otalora Jauregian egingo da, Aretxabaletan, 2014ko azaroaren 27ean, goizeko 9:00etan. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusi da.

DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke:  943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com

like0

136 visualizaciones