Berariazko DREAMWORKS edizioa: “Erabiltzeko prest” motako proiektuak hornitzeko erronka.
Dakizun moduan, MONDRAGONen BACen helburua negozio aukera berriak sortzeko kooperatiben arteko lankidetza sustatzea da. Ekimen honen funtsezko zeregin bat enpresen arteko negozio berrietarako aukera guneak identifikatzea da.
Testuinguru horretan, DREAMWORKS saio honen helburua da “erabiltzeko prest” motako proiektuen hornidura sustatzea. Hori dela eta, oraingoan publiko xedetzat jotzen dira “erabiltzeko prest” motako proiektuak hornitzeko negozio jarduerak sustatzeko interesa duten MONDRAGONeko enpresak.
“Erabiltzeko prest” motako proiektuak hornitzeko erronkari buruzko DREAMWORKS saio monografiko honek honako formatua du:
1.- “Erabiltzeko prest” motako proiektuak hornitzearen arloarekin zerikusia duten negozio esperientzien azalpenak, MONDRAGONen enpresen eskutik .
- ULMA PACKAGING, S.COOP. (Shanti Galfarsoro, Ingeniaritza negozioaren zuzendaria).
- LKS BUILDINGENIA (Jesús M. García, Industria eta Energia negozioaren zuzendaria).
- MSI, S.COOP. (Iván Luis, Uraren negozio unitatearen zuzendaria).
- FAGOR EDERLAN, S.COOP. (Ángel Lequerica, Negozio berrien garapen zuzendaria).
2.- “Erabiltzeko prest” motako proiektuak hornitzearekin zerikusia duten eta kooperatiben arteko lankidetzaren bidez sustagarriak izan daitezkeen negozio aukera berriak identifikatzea.
3.- Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak)
DREAMWORKS saio monografiko hau Otalora Jauregian egingo da, Aretxabaletan, 2014ko apirilaren 29an, goizeko 9:00etan. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusi da.
DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke: 943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com
148 visualizaciones