Banatutako Energiaren eremuari buruzko berariazko DREAMWORKS edizioa, MONDRAGON Eko-rekin elkarlanean.

MONDRAGONen BACek eta MONDRAGON EKOk bat egin dute Banatutako Energiaren eremuan DREAMWORKS saio monografiko bat antolatzeko. 

Banatutako Energiaren eremuko DREAMWORKS edizio honen helburua da energia jokaleku berriak partekatzea,  baita energia ereduek MONDRAGONi banatutako eskaini diezaioketen inplikazio eta aukerak ere.

DREAMWORKS saio monografiko honek honako formatua izango du:

1. - Banatutako Energiarekin zerikusia duten negozioen esperientzien azalpenak, honako erakunde hauen eskutik:

  • IBERDROLA (Pedro Martínez Cid, Berrikuntza Zuzendaritzaren laguntzailea).
  • DRESSER RAND (Mikel Iza, Peninsula Area Manager Power Environmental Solutions)
  • SCHNEIDER ELECTRIC (Ángel Silos, End User Business Group - Protection & Telecontrol MV Product Manager).
  • EVE – Eusko Jaurlaritza

2.- Banatutako Energiarekin  zerikusia duten negozio esperientzien azalpenak,  MONDRAGON Korporazioko  enpresen eskutik:

  • IK4-IKERLAN (Ion Etxeberria, Area Manager Power Electronics & Control)
  • MONDRAGON COMPONENTES (Javier Aranceta, Teknologia zuzendaria)
  • FAGOR ELECTRÓNICA (Francisco Javier Acinas, Negozio Berrien zuzendaria)

3. - Banatutako Energiaren  esparruan Kooperatiben arteko lankidetzaren bidez susta daitezkeen negozio aukera berriak identifikatzea.

4. - Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak) 

Banatutako Energiaren eremuko DREAMWORKS saio monografiko hau Otalora Jauregian egingo da, Aretxabaletan, 2014ko maiatzaren 22an, goizeko 9:30etan. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusi da.

DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke:  943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com

like0

135 visualizaciones