Azken aurrerapenak eta ikerketak makina elektrikoen diseinuan, kontrolean eta aplikazioetan MUn

MGEP-eko Energia elektrikoa ikerketa taldeak antolatu duen doako jardunaldia ingeleraz eman da eta Leyre Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia zuzendariak eman dio hasiera. Bestalde,Bristol, Sheffield eta Oviedoko unibertsitateetatik bertaratutako nazioartean ospe handia duten hiru adituk parte hartu dute hitzaldiak emanez.

Jardunaldia arlo horretan interesa duten ikerlarientzat zuzendu da, baina batez ere industria, zentro teknologiko eta departamentu zuzendarientzat eta arduradunentzat. Jardunaldiaren beste helburu bat enpresen, unibertsitatearen eta zentro teknologikoen arteko sinergiak sortzea da, makina edo motor elektrikoen alorrean ezagutza eta jarduera berriak garatzeko.

Makina elektrikoak energia elektronikoa sortzen edo transformatzen duten sistema elektroniko modernoen osagai nagusiak dira. Makina elektrikoen aplikazioen adibideak egunero erabiltzen ditugun garbigailuetan, aire-girogailuetan edo ordenagailuetan aurki ditzakegu. Baina dimentsio handiagoa duten aplikazioetan ere bai, hala nola, hegazkinetan, kotxe elektrikoetan, itsasontzietan edo energia berriztagarriak sortzeko sistemetan.

Iturria: MONDRAGON.edu

like0

143 visualizaciones