Asistentzia-Farmazia eta Pazienteen segurtasuna dute berbagai gaurkoan Garaian.
Antolatzaileek diotenez, "jardunaldiaren helburua MONDRAGON korporazioak eta kanpoko enpresek ekitaldi hau behatoki moduan hartzea da". Euren hitzetan, "farmaziak ospitale eta botika-saltokietan duen prozesua azaltzea da asmoa, bi prozesu ezberdin dira-eta".
Goizeko 9:00etan jarri da martxan jardunaldia.
Goizeko 9:00etatik aurrera OMEko -Munduko Osasun Erakundea- Itziar Larizkoitiak Farmaziari buruzko hitzaldia eskaini du eta, ondoren, parte hartzaileek gaia bi ikuspegi ezberdinetatik aztertu dute mahai-inguruetan: bata ikuspegi klinikotik eta bestea industrialetik.
Ikuspegi klinikoari dagokionez, honako aditu hauek hartu dute parte: Enrique Peiro, Osakidetzako epidemiologoa; Angel Garay, Gipuzkoako farmazietako elkartearen presidentea; Puri de Pablo, GSR enpresako farmazeutika, nagusiei medikamentuak nola eman edo suministratzen zaien azaltzeko; eta Gasteizko Santiago Ospitaleko farmazeutika Maria Dolores Martinez Garcia.
Ikuspegi industrialetik, berriz, beste hainbat gonbidatu daude gaurkoan Garaian: Gerardo Cajaraville, Donostiako Onkologikotik, MONDRAGON Healthekin garatzen ari diren makina baten (Kiro Oncology) gaineko azalpenak eskaini ditu; Josep Monterde, Bartzelonako Vall d’Hbron Ospitalean luzaroan lan egin duen farmazeutikoa; Ignacio Barcala, ARX enpresatik farmazietako robotikan dabilen ordezkaria; eta Jose Ramon Luis-Yague, Espainia mailako Farmaindustriakoa.
Jardunaldia enpresa arloko profesionalei zuzenduta dago: Korporazioko kooperatibei, arlo horretan interesa duen edonori, industria sektoreko enpresei, zerbitzuei, zentro teknologikoei, Osakidetzako farmazia arloko departamenduei edota gestore arloari, besteak beste. Antolatzaileek diotenez, "asmoa da jardunaldiak bide eta negozio berriak hartzeko balio izatea, eta bide batez eztabaida eta ideiak sortzea".
Iturria: MONDRABERRI.com
148 visualizaciones