Arraskastaz merkaturatu da KOMPAQDRAIN® kanal trinko berria IFAT azokan, Alemanian.

ULMAko ekipo teknikoak garatutako KOMPAQDRAIN® kanal trinko berria, Max Flow® sistemarekin, Municheko IFAT azokan aurkeztu da, ikusmin handia eraginez. Merkatuak oso positiboki hartu du garapen tekniko berri hau, ULMA drainatze soluzioen gama zabala osatuz.

Kanal berri honek abantaila handi bat du merkatuan dauden beste kanal trinko batzuen aurrean; izan ere, Max Flow® sistemaren bidez, ur-bilketa optimizatzen du bere zulo bideratzaileei esker, sarrera-abiadura handitzea lortuz bere erortze-energiaz baliatuz, eta, hala, bere drainatze gaitasuna eta autogarbiketa handituz.

Merkatu alemana lehentasunezko helburua da ULMArentzat eta Alemaniako lurretan banatzaile esklusibo batekin harremanak sendotzeko estrategia, Amsbeck enpresarekin, Azoka honetako 50. edizioan bi enpresen presentzia bateratuarekin burutu da. IFAT munduko azoka liderra da ur, hondakin-ur, hondakin eta lehengaien kudeaketan, eta bere 50. urteurrenean 138.000 bisitari izan ditu 170 herrialde baino gehiagotik etorritakoak, eta guztira 3.097 erakusketari izan ditu.

Iturria: begira.ulma.com

 

like0

182 visualizaciones