34 pertsonak Eraginkortasun Energetikoaren eta Iraunkortasunaren arloan enpresa jarduera berriak sustatzeko aukerak aztertu zitu
Joan den 2012ko urriaren 17an DREAMWORKS saio monografiko berri bat egin zen, Eraginkortasun Energetikoaren eta Iraunkortasunaren inguruan, H-ENEA / Livin Labeko instalazioetan, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean.
Horretarako, MONDRAGONeko BACek eta MONDRAGON EKOk ahaleginak elkartu zituzten, Eraginkortasun Energetikoaren eta Iraunkortasunaren inguruan DREAAMWORKS saio monografiko bat antolatzeko.
DREAMWORKS edizio honetako xedearen publikoa Eraginkortasun Energetikoaren eta Iraunkortasunaren eremuan jarduera berriak sustatzeko interesa zuten kooperatibak ziren, elkarren arteko lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bitartez.
DREAMWORKS edizio berriak aukera eman zuen Eraginkortasun Energetikoari eta Iraunkortasunari lotutako negozioen inguruko esperientziak ezagutzeko aukera eman zuen, honako pertsona hauen bidez:
- Jose Ignacio Hormaetxe, EEE-EVEko zuzendari nagusia.
- Juan Carlos Amade, EXERGIA XXIeko zuzendari teknikoa.
- Ivan Bañuelos, SCHNEIDER ELECTRIC Iparreko Zuzendaritza Erregionaleko Eraginkortasun Energetikoko arduraduna.
Ondoren, DREAMWORKS saioak MONDRAGONeko kooperatibetan Eraginkortasun Energetikoari eta Iraunkortasunari lotutako negozio esperientziak landu zituen, pertsona hauen bitartez:
- Javier Aranceta, MONDRAGONeko OSAGAIEN DIBISIOko zuzendari teknologikoa
- Maria Jose Sanchez, LKS INGENIERÍA S.COOP.eko Instalazioen kudeatzaile arduraduna.
- Koldo Boulandier, FAGOR HOMETEK S.COOP.eko Proiektu burua.
Azkenik, Eraginkortasun Energetikoari eta Iraunkortasunari buruzko DREAMWORKS saio monografikoan esparru horretan dauden negozio aukera berriak identifikatzeari ekin zitzaion, lankidetza bitartez sustatu daitezkeenak, eta dinamika horren ondorioz bederatzi proposamen identifikatu ahal izan ziren.
Ondoren, enpresek egindako dekantazioaren ondorioz, sei partzuergo eratu ziren. Partzuergo horiek konpromisoa hartu zuten Negozio Plan baterako proposamen zehatza egiteko, MONDRAGONeko BACen aurrean aurkeztu ahal izateko.
226 visualizaciones