DREAMWORKS edizioa enpresa-alorreko eraldaketarako Estrategia Digitalen eremuan.
DREAMWORKS saio honen helburua da IKT-ek enpresen kudeaketa-prozesuen eraldaketan zein negozio-eredu berritzaileen ezarpenean daukaten ahalmena ikertzea. Hori dela eta, oraingoan publiko xedetzat jotzen da, IKT-ak baliatuz beren enpresetan kudeaketa-prozesuen eraldaketan edota negozio-eredu berritzaileen ezarpenean interesa ager dezakeen edozein kooperatiba.
DREAMWORKS saio monografiko honek honako formatua du:
1.- Sarrera: Estrategia Digitalak eta negozio eredu berriak, Aitor Bediaga-rekin MIK / ENPRESAGINTZAko Irakasle / Ikertzailea.
2.- IKT-ak erabiliz kudeaketa-prozesuen eraldaketaren edota negozio-eredu berritzaileen ezarpenaren testuinguruko kasu praktikoen aurkezpena, MONDRAGON-go honako enpresa hauen eskutik:
- LABORAL KUTXA (Joseba Maruri, Teknologia Zuzendaria)
- FAGOR ARRASATE S.COOP (Enrique Ancin, Antolaketa eta Sistemetako Zuzendaria)
- ABANTAIL S.COOP. (Sonia Ortubai, Zuzendari Nagusia).
- MCCGRAPHICS S.COOP. (Asier Monzón, Estrategia Digitaleko Zuzendaria)
3.- Kooperatiben arteko lankidetza bidelagun, IKT-en erabileraren bitartez enpresen kudeaketa-prozesuen eraldaketan zein negozio-eredu berritzaileen ezarpenean sustagarriak izan daitezkeen negozio aukera berriak identifikatzea.
4.- Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak)
DREAMWORKS saio berri hau Otalora Jauregian egingo da, Aretxabaletan, 2016ko otsailaren 11an, goizeko 9:00etan. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusi da.
DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke: 943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com
Viewed 179 times
