DREAMWORKS edizioa Sistema txertatuak eta Sistema ziberfisikoak

DREAMWORKS saio honen helburua da  sistema txertatu eta ziberfisikoen eremuan negozio aukerak identifikatea. Hori dela eta, oraingoan publiko xedetzat jotzen dira sistema txertatu eta ziberfisikoen eremuan, lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bidetik, negozio jarduera berriak sustatzeko asmoa duten kooperatibak.

DREAMWORKS saio monografiko honek  honako formatua du:

1.- Egungo erronkak eta joerak sistema txertatu eta ziberfisikoen eremuan:

  • MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA: Miren Illarramendi,  Elektronica eta Konputazio departamentua.

2,. Zenbait sektoretan sistema txertatuen aplikazioekin zerikusi duten esperientzien azalpenak:

  • CAF SIGNALLING: Pascual Bretón, Ingeniaritza arduraduna.
  • IKUSI: Marco Dominguez, Estrategia Teknologikoaren zuzendaria.
  • FAGOR AUTOMATION: Marcelino Novo, I+G zuzendaria.

3.- Abian diren proiektuak eta etorkizuneko aukerak, honako erakundeen eskutik

  • ULMA EMBEDDED SOLUTIONS: Oskar Berreteaga, Software V&V negozio zuzendaria.
  • IK4-IKERLAN: Jon Pérez, Sistema Txertatuen Ikerketa Ildoaren koordinatzailea eta Elektronikaren  Ezagutza Arloaren arduraduna.

4.- Sistema txertatu eta ziberfisikoen eremuan, kooperatiben arteko lankidetzaren bidez, sustagarriak izan daitezkeen negozio aukera berriak identifikatzea.

5.- Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak)  

Sistema txertatu eta ziberfisikoen eremuan negozio aukerei buruzko DREAMWORKS saio monografiko saio hau  Otalora Jauregian egingo da, Aretxabaletan, 2015eko urriaren 22an, goizeko 9:00etan. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusi da.

DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke:  943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com

like0

Viewed 204 times