"Kooperatiben kudeaketarako gakoak Arrasateko esperientzia" MOOC kurtso berria jarri du abian MU-k.

Hacking etikoari buruzko ikastaroak estreinatu zuen Mondragon Unibertsitateak modalitate honetan eskeiniko dituen 3 kurtsoen programazioa. Partaidetza aurreikuspen guztiak bete dira lehenengo honetan eta orain "Kooperatiben kudeaketarako gakoak: Arrasateko esperientzia" kurtsoa jarri dute abian.

595BARRU (id: 7960575)

Mondragon Unibertsitateak eskeintzen dituen ikastaro hauek dohainekoak dira, nahiz eta izena ematea beharrezkoa den, internet bidez egiten dira, irekiak dira eta partaideek ez dute ezagutza profesional konkreturik eduki behar.

Garrantzia handia ematen zaio komunikazioari kurtso hauetan eta horregatik, formazio social learning modeloan oinarrituta dago. Parte hartzaileek foro ezberdinetan parte hartzen dute eta beraien ezagutza pertsonalak besteekin elkarbanatzen dituzte. 

Ikastaro honek 4 helburu nagusi ditu. Lehena kooperatigintzan eta ekonomia sozialari eta solidarioari buruz hausnarketa egitea. Bigarrena,  Arrasateko kooperatiben esperientzia ezagutaraztea. Hirugarren, ekonomi sozial eta solidarioa aurrera eramaten dituzten erakunde eta enpresei kudeaketa gakoak eskeintzea. Azkenik, laugarrena, hezkuntzaren garrantziaz gogoeta egitea gizartea aldatzeko prozesuetan. 

Informazio gehiagorako, klikatu lotura honetan

Iturria: MONDRABERRI.com

like0

Viewed 203 times