130 pertsona baino gehiago bilduko dira "Smart Mondragon" jardunaldian.
130 pertsona baino gehiago bilduko ditu Polo Garaia berrikuntza gunean, urriaren 1ean ospatuko den Smart Mondragon jardunaldiak.
Guztira 18 kooperatibek euren zerbitzu eta teknologia aurrerakuntzak aurkeztuko dituzte. Ekitaldi honen helburua Mondragon taldearen enpresa eta zentro teknologikoek eskaintzen dituzten zerbitzuak eta teknologia administrazioari eta euskal agentzia publikoei erakustea da “Smart city” eremuan.
Jardunaldi hau “Smart” eremuan, sustapenarekin eta proiektuen preskripzioarekin zerikusia duten agente diren administrazio publikoko agenteentzat zuzendua dago. Adibidez, Eusko Jaurlaritzako departamentuak eta elkarlaneko agentziak, foru aldundiak, udaletxea, mankomunitateak eta bailaretako sustapen agentziak.
Publiko instituzionalaz gain, Smart Mondragon jardunaldiak kooperatibetan parte hartzen duen edonori zabaldua dago. Bertan, “Smart City” gaiaz gehiago jakin duen edonork har dezake parte.
Jardunaldia goizeko 9etan hasiko da , Mondragon taldeko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutza arloko lehendakari ordea den Juan Mari Palenciaren mintzaldiarekin. Horren segidan hitzaldi ezberdinen sarrerak egingo dira. Bertaratutakoek baina, estrategia eta teknologiaz gehiago jakiteko aukera izango dute. Gela ezberdinetan banatuta, gai hauei buruz gehiago jakiteko aukera izango dute Polo Garaiara gerturatzen direnek:
- Gobernantza, partaidetza eta hiritarrak.
- Mugikortasuna eta garraio adimenduna
- Azpiegitura eta eraikuntza jasangarria
- Eraginkortasun energetikoa eta ekonomia zirkularra.
Jardunaldia 14:00etan bukatuko da Mondragon taldeak bertaratutakoei eskainiko dien lunch batekin.
Nahiz eta sarrera dohainekoa den, beharrezkoa da inskribatzea. Horretarako 943 08 22 15 telefonora deitu daiteke edo posta elektronikoz, mondragon-cp@mondragoncorporation.com. helbidera mezu bat bidaliz.
Viewed 141 times
