Wisconsin-eko (AEB) gobernadorearen bisita.
ilera honen helburuetako bat, udazken honetan Marquette University eta Mondragon Unibertsitateko ikasleen arteko trukea bideratzea da. Gure ikasleek lehenengo seihilekoan euren ikasketekin jarraituko dute eta ondoren, Gradu amaierako proiektua egingo dute Milwakee-ko konderriko enpresa batean. Dagoeneko aukeratu dira, datorren ikasturtean, Marquette-ko unibertsitatean egonaldi bat egingo duten Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleak. Era berean, 2016-2017 ikasturtean ikasle estatubatuarrak izango ditugu gure artean.
Jim Paetsche izan da Marquette University eta Mondragon Unibertsitatearen arteko harremana sustatu duen aktore garrantzitsuenetakoa. Gainera, harreman hori M7 erakundeak eta Choose Milwaukee-k babesten dute.
Iturria MONDRAGON.edu
Viewed 150 times