Berariazko DREAMWORKS edizioa: erosketa ondoko zerbitzua negozio motor.

Dakizun moduan, MONDRAGONen BACen helburua negozio aukera berriak sortzeko kooperatiben arteko lankidetza sustatzea da.  Ekimen honen funtsezko zeregin bat enpresen arteko negozio berrietarako aukera guneak identifikatzea da.

Testuinguru horretan, DREAMWORKS saio honen helburua da negozio aukerak identifikatzea erosketa ondoko zerbitzu eta bezeroarenganako laguntza teknikoaren eremuan. Hori dela eta, oraingoan publiko xedetzat jotzen dira, lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bidetik, erosketa ondoko zerbitzu eta bezeroarenganako laguntza teknikoaren eremuan negozio jarduera berriak sustatzeko asmoa duten kooperatibak.

Negozio motortzat erosketa ondoko zerbitzua hartuta  DREAMWORKS saio monografiko honek  honako formatua du:

1. - Erosketa ondoko zerbitzu eta bezeroarenganako laguntza teknikoaren eremuarekin zerikusia duten honako negozio esperientzien hauen azalpenak:

  • SARETEKNIKA, S.COOP. (Kepa Unzilla, Gerente Zuzendaria)
  • IK-4 IKERLAN (Eduardo Castellano, Fabrikazio Aurreratuko Teknologiak Saila).
  • MOTORLAN (Mikel Serrano, Teknikari komertziala).
  • FAGOR INDUSTRIAL (Gorka Arregi, Asistentzia teknikoko zerbitzuaren arduraduna)
  • ALECOP S.COOP. (Nieves Alcain, Enpresarako heziketa arduraduna).

2. - Kooperatiben arteko lankidetzaren bidez erosketa ondoko zerbitzu eta bezeroarenganako laguntza teknikoaren eremuan sustagarriak izan daitezkeen negozio aukera berriak identifikatzea.

3.- Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak)  

Nggozio motortzat erosketa ondoko zerbitzuari buruzko DREAMWORKS saio monografiko saio hau  Otalora Jauregian egingo da, Aretxabaletan, 2015eko maiatzaren 14an, goizeko 9:00etan. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusi da.

DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke:  943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com

like0

Viewed 139 times