BETEKU-Mikrofresaketa proiektuaren dibulgazio jardunaldia MGEPen.

Hetel osatzen duten ikastetxeetako Lanbide Heziketako berrikuntza teknologikoaren kudeaketa programaren barnean, BeTEKu (Berrikuntza Teknologikoaren Kudeaketa) metodologia sustatzen ari da. Ikastetxe bakoitza teknologia batean erreferentea da eta bere xedea da teknologia horren garapenean lider izatea eta Euskal Herriko gainontzeko Lanbide Heziketako zentroetara eta inguruko enpresetara hedatzea.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa HETELen barnean dagoenez, BeTEKu metodologia mikrofresaketa eta mikromekanizazio teknologietan erabiltzen ari dira, hainbat heziketa zikloetarako material didaktikoa sortzeko.

Iturria: MONDRAGON.edu

like0

Viewed 205 times