Jakin nahi duzu nola eragingo duen Trumpen muga zergen politikak euskal enpresen lehiakortasunean?

ISEAk eta BAILARA enpresa elkarteak, Raymond Torresen hitzaldia antolatzen dute "Euskal ekonomia nazioarteko lehiakortasunaren testuinguru berrian" gaiari buruz.


Raymond Torres Funcaseko Koiuntura Ekonomikoaren zuzendaria da, baita Funcas Europe behatokikoa ere, Enpresa Institutuan irakasle elkartua eta Europako Batzorderako aholkularia lan merkaturako gaietan. EL PAIS egunkariko ohiko idazlea da ere.

2007-2016 aldian, Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) Azterlan Zerbitzua zuzendu zuen. Aurretik, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko Ekonomia Sailean ekonomialari gisa lan egin zuen, azterlan makroekonomikoak idazten eta Analisi eta Enplegu Politiken Dibisioko zuzendari gisa.


Raymond Torresen hitzaldian, nahasmendu geopolitikoak, protekzionismoaren areagotzeak, Estatu Batuetako muga-zergen politikek edo Alemaniako eredu industrialaren krisiaren ondorioz nazioartean izandako aldaketek eragindako egoera ekonomikoa eta lehiakortasun eragileak aztertuko dira.

Hitzaldia maiatzaren 29an izango da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Garaia Parke Teknologikoko Areto Nagusian, Arrasaten.

Jardunaldi honetan parte hartzeko izena eman behar da, mezu bat bidaliz helbide elektroniko honetara: morobengoa@isea.eus

like0

Viewed 20 times