BAILARA Enpresa Elkarteak " Nazioartekotzea, erronkak eta aukerak” jardunaldia antolatzen du.
Nazioartekotzea enpresen garapenerako oinarrizko estrategi bat da, merkatuak hedatzea eta bezeroen eremu handiagoa lortzea ahalbidetzen duelako, eta, aldi berean, merkatu bakar batekiko mendekotasuna murrizten duelako eta gorabehera ekonomiko edo politikoei lotutako arriskuak arintzen dituelako.
Hala ere, nazioartekotze prozesuek erronkak eta arriskuak dituzte, hala nola sarrera oztopoak, kultura eta araudi desberdintasunak, tokiko lehiaren indarra, finantza eta aldaketen arriskuak, etab.
BAILARA Enpresa Elkarteak, enpresa kudeaketan eta garapenean jardunbide aurreratuak zabaltzeko asmoz, “Nazioartekotzea, erronkak eta aukerak” jardunaldia antolatzen du.
Jardunaldiaren egutegia honako hau izango da:
- BAILARA Enpresa Elkartearen aurkezpena.
- Gipuzkoako Ganberaren Nazioartekotze Zerbitzuen aurkezpena (Gorka Goikoetxea, Saileko arduraduna eskutik)
- ULMA CONSTRUCCIÓN K.Elk.aren nazioartekotze esperientziaren aurkezpena (Aitor Ayastui Zuzendariaren eskutik)
- ABC Compressors SAren nazioartekotze esperientziaren aurkezpena (Gonzalo Gabarain, Merkatu eta Marketineko zuzendariaren eskutik)
Jardunaldi hau beren nazioartekotze prozesuak abian jarri nahi dituzten enpresetako zuzendari eta nazioartekotze arduradunei zuzenduta dago.
Jardunaldia otsailaren 27an egingo da, arratsaldeko 16.00etatik aurrera, Garaia Parke Teknologikoko LKS/KREAN eraikinean, Arrasaten.
Jardunaldi honetan parte hartzeko izena eman behar da, honako helbide elektronikora mezu bat bidaliz: irati@bailara.eus
Viewed 28 times