Fagor Industrialek USBa daukan garbigailua aurkeztu du.
Fagor Industrial kooperatibak Milango EXPOdetergo azokan aurkeztu berri du Touch Plus Control programadorea daukan garbigailua.
Garbigailu honek USB bat dauka, eta horrek posibilitatzen du softwarea eta aplikazio batzuk eguneratzea.
Teknologia hau erabiltzen du honezkero labeetan, “arrakastarekin” gainera. Hortaz gain, kooperatibak Milanen aurkeztu ditu zentrifugazio altuko garbigailu berriak: LA-35 eta LA-45 modeloak. Baita zentrifugazio estandarrekoa ere: LN-60. Horren ondorioz, Fagor Industrialek eskaintzen du “azokako eskaintza osoenetako bat”.
Zentrifugazio altuko garbigailuei dagokienez, gutxitu dute garbigailuko azkeneko umeltasun maila, G Faktorea deitutakoa handituz. Horrek suposatzen du “lehortzeko prozesua laburtzea, ekonomikoki aurreztea eta energía aurreztea”. Lehorgailuetan ere hobekuntzak aurkeztu ditu kooperatibak: Filtro berri bat jarri die aparailuei, eta horrek errazten du garbiketa, eta ergonomia eta aire fluxua hobetzen ditu.
Lehorgailu hauek 23 eta 28 kiloko kapazitatea daukate, baina 11 eta 16 kilotakoak ere eskaintzen ditu, hain zuzen, espazio txikietarako eta autozerbitzuko labanderietarako egokiak.
Fagor Industrialek ere parte hartu du nazioarteko San Sebastian Gastronomikan: Berak jarri du aurkezpenetako eta erakustaldietako ekipamendua.
Besteak beste, sukaldari ezagunek erabili zituzten Advance Plus labe mistoa, Symphony sukaldea,Bestalde, estatu mailako Ospitale-Ostalaritzako Kongresuan parte hartu du, Sevillan. Han, Cook & Chill modelo berriak aurkeztu zituen.
Iturria: MONDRABERRI.com
Viewed 216 times
