MUk profesionalei zuzendutako STEM bokazioei buruzko saioa antolatu du.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak STEM profesionalei zuzendutako lantegi bat antolatu du, STEM bokazioei buruzko mezuek gazteen artean eragin hobea izan dezaten laguntzeko. Helburua, beraz, profesionalei tresna egokiak ematea da, bokazio zientifiko-teknologikoekiko grina eraginkortasunez transmititzea lor dezaten. Hitzordua online izango da (Zoom bidez), apirilaren 9an, asteartez, 10:00etatik 11:30era, eta gazteen artean, ikastetxeetan, erakundeetan, enpresetan eta abarretan STEM arloak sustatzen dituzten profesionalei zuzenduta egongo da. Elhuyarrek emango du lantegia.

Ordu eta erdiko saioan, eduki hauek jorratuko dira, besteak beste: STEM hezkuntzaren esparrua, bokazio zientifiko-teknologikoen egungo beharrak, gazteek lanbide horiei buruz duten iritzia, ikasleekin hitz egiteko gomendioak eta komunikazio-mota horretara egokitzeko tresnak, komunikazio zientifikoaren gakoak eta horri buruzko esperientziak.

Hona hemen jardunaldiaren programa osoa:

  • STEAM hezkuntzaren esparrua.
  • STEM profesionalen beharrak eta bokazioak.
  • STEM neskak eta emakumeak.
  • Gazteek STEM profesioen eta STEM profesionalen inguruan duten iritzia.
  • Testuinguru honetan egiteko moduko ekintzak.
  • Ikasleekin egoterakoan kontuan hartzeko gomendioak.
  • Publikoari egokitzeko gakoak.
  • STEAM profesionalen esperientziak ezagutzea: adibideak.
    • Ikastetxeekin: harremana, zer eratako laguntza behar duten irakasleek, zer nahi zuten gazteek, bisitak, gai operatiboak, galdera motak, zailtasunak…
  • Komunikazio zientifikoaren gakoak.

Izen-emateak: STEM Profesionalentzako saioa/ Sesión formativa dirigida a profesionales STEM (google.com)

Informazio gehiago: STEM profesionalentzako saioa – stemhub (mondragon.edu)

Iturria: mondraberri.eus

like0

Viewed 18 times