Mundukidek Mozambikeko nekazarien alde kanpaina abiarazi du.
Mundukidek “3×1” kanpaina abiarazi du, Mozambikeko nekazarien familien garapen ekonomikoa bultzatzen jarraitzeko. Mundukideko lankidetzaren helburua, ez da pertsonak lerrokatzea, baizik eta ateak irekitzea, benetako aukerak sortzea eta parte-hartzaileei prozesu osoan laguntzea.
Erronka: Pobrezia errotuak Mozambikeko iparraldeko biztanleriaren % 75i eragiten dio, nekazarien familiak urtean 300 €-rekin soilik bizi baitira, eta horietatik 100 € baino ez dira oinarrizko premiak asetzeko.
Irtenbidea: Nekazal familiekin batera, nekazaritza ekoizpenaren handitzean eta dibertsifikazioan zentratzen da Mundukide. Labore berriak identifikatzen ditugu, laguntza teknikoa ematen dugu, sargaiak eskuratzen laguntzen dugu baita merkaturatze prozesuan ere.
Zuk ere lagundu dezakezu 2023-24 nekazaritzako kanpaina are hobea izan dadin. Programari ematen diozun € bakoitzarekin, nekazariek 3€-ko errentagarritasuna lortzen dute jatorrizko herrialdean bizi eta garatu ahal izateko.
Ezagutu Mundukideren Mozambikeko lankidetza
21 urte nekazaritzaren dibertsifikazioan laguntzen
Mundukidek 21 urte daramatza Mozambikeko iparraldeko nekazarien familiekin elkarlanean. Programa Niassa probintziako Marrupa barrutian hasi zen lanean, gaur egun, bi probintzietako 10 barrutiko nekazariei ematen zaie asistentzia, guztiak pobrezia orokor eta sakonak markatutako lekuak. Orokorra, biztanleriaren % 75 landa-eremutik bizi delako; eta sakona, nekazari-familia baten urteko ekoizpena 300 €/ urte ingurukoa delako; horietatik 200 € dira zuzenean etxean kontsumitzen den produkzioaren zatia, eta 100 € inguru besterik ez dirutan jartzea lortzen duena,familiaren beste premia guztiei aurre egiteko.
Programaren foku nagusia nekazaritza-ekoizpena handitzen eta dibertsifikatzen laguntzea da, labore berriak identifikatuz, laguntza emanez, sargaietarako sarbidea erraztuz eta merkaturatzea lagunduz, ekoizpen-kate osoa barne hartzen duen ikuspegia.
2022-2023 nekazaritzako kanpainaren emaitzak
14.000 familia parte-hartzaile eta 4.600 hektarea landatu
Azken ekitaldia (2022-2023) parte-hartze handiarekin hasi zen (14.500 familia). Familia horiei laguntzeko, programak, 37 pertsonako talde arduradunaz gain, hainbat hilabetez parte-hartzaileekin bizi eta lan egiten duten beste 176 nekazal-teknikari mobilizatu zituen. Eta laguntza
teknikoaz gain, programak nekazarientzat tresnak kostu-prezioan lortzeko aukera lortu zuen (100.000 eurotik gorako balioa zuten inputak eskuratu zituzten).
Uzta aurretik egindako neurketek erakutsi zuten parte-hartzaileek 4.600 hektarea baino gehiago landu zituztela sustatutako labore/teknikekin (batez ere sesamoa, soja eta barazkiak ureztatzeko sistema txikiak).
Sesamo eta sojaren Merkaturatzea
Eta, azkenean, merkaturatzeari ekin zitzaion. Sesamoaren merkaturatzea erraza eta positiboa izan da. Eskari handia egon da eta ia hamar urtean preziorik onena ordaindu da (1,20 €/ kg). Baina sojarentzat ez da hainbeste izan. Enpresa batzuen eta gobernuaren arteko azpijokoen ondorioz, prezioa asko jaitsi zen, eta 0,20 €/ kg eskaini ziren inguruko herrialdeetan 0,43 €/ kg-koa zenean. Egoera horren aurrean, programak eta parte-hartzaileek beren baliabide guztiak zabaldu zituzten, Mozambiken ez ezik, Tanzanian, Malawin eta Hego Afrikan ere erosle potentzialak bilatuz. Eta, azkenik, hiru hilabeteko jardueraren ondoren, nekazariek uzta batez beste 0,36 €/ kg-ko prezioan saldu ahal izatea lortu zen, gainerako barrutietan baino % 45 gehiago.
Uzta-salmenta 1.800.000 €-takoa izan da, hau da, 2.310 enpleguren baliokidea
Kanpainaren azken emaitza honela laburbil daiteke: laguntza, inputak eta merkaturatzea errazteko programaren inbertsioa 600.000 € ingurukoa izan da. Parte-hartzaileek lana eta 100.000 € inbertitu dituzte input eta tresnetan, eta 1.800.000 € ingururen truke uzta saltzea lortu dute, hau da, 2.310 enpleguren baliokidea.
Inbertsio sozial on bat. Helburua, ateak irekitzea, benetako aukerak sortzea eta nekazariei prozesu osoan laguntzea duelarik, inbertitu duten ahalegina eta lana beren bizitzan emaitza positibo batean gauzatu arte.
Zuk ere lagundu dezakezu 2023-24 kanpaina are hobea izan dadin. Programari ematen diozun euro bakoitzarekin, nekazari bakoitzak bere nekazaritza-ekoizpenaren errentagarritasuna hirukoizten laguntzen duzu.
Eskerrik asko.
Iturria: mondraberri.eus
Viewed 36 times