KIMUBERRI AISE 2014ko lehiaketako sarien banaketa.

KIMUBERRIren esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko Departamentuko “Gipuzkoa, Ekiten duen Lurraldea” programaren diru laguntzarekin, KIMUBERRI-AISE lehiaketa abiatu zen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan.

Lehiaketa irailean abiarazi zen, 2013-2014 ikasturtearen hasieran, enpresa ugariren partaidetza izan zuten hainbat workshop eginez.

Goi Eskola Politeknikoak 2010az geroztik laguntzen du KIMUBERRI ekimenean, Debagoiena eskualdearen garatzeko estrategiarekin konprometituta dauden eragileen arteko lankidetza publiko-pribatuko eredu batean sustatuta, eta, horiez gain, elkarte eta erakunde hauen parte hartzea ere bada: Debagoiena Mankomunitateko Garapen Agentzia, ISEA S.COOP., ATHLON S.Coop. eta SAIOLAN.

Lehiaketaren helburua izan da pertsonen eguneroko bizitza errazago bihurtuko duten produktuak et zerbitzuak diseinatzea.

Oraingo lehiaketa guztira izan diren parte hartzaileen kopurua 157 izan da, 45 proiektutan, eta, 3 fase gainditu eta gero, 36 ikasle iritsi dira finalera, 15 proiektutan banatuta.

Fase horien bitartez, proiektuen taldeek proiektuaren ideiaren deskribapena entregatu dute, pitching bideo bat (Mondragon Korporazioaren sare soziala den Elkarbiden argitaratu da, eta erabiltzaileek bertan proiektuak bozkatu ahal izan dituzte), eta poster bat, eta ekainaren 18an eta 19an zehar proiektuen emaitzak aurkeztu dituzte irakasleen eta enpresen aurrean, garatutako prototipoekin batera.

Goi Eskola Politeknikoak Project Based Learning (PBL) metodologiarekin egindako enpresa proiekturik onenari eman dizkiote sariak, master hauetako bakoitzean:

500 €-ko sariaren irabazleak izan dira:

SelfCare proiektua


Mauna Loa y SEAGA Services proiektuak


SMirror proiektua


Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterreko proiektua

 

like0

Viewed 128 times