Nazioartean arrakastatsu dabil Fagor Automation.

Fagor Automation taldeak Txina, Alemania eta Ameriketako Estatu Batuetara zabaldu ditu bere egoitzak. Nazioarteko hedapena 2013 urtean finkatu zuen erakundeak: filial komertzialak eta kanpoko zerbitzua indartu, negozioaren hainbat arlotan lidergoa mantendu eta programa berritzaileetan parte hartzea areagotzea.| Argazki originala

Agerpen zuzena lortu dute 13 herrialdeetan, azkena Txina izan da, bertan egindako aplikazio zentroaren bidez. Horrez gain, Alemania eta AEBtako ordezkaritzetako langile teknikoak ugaritzea. Egun 623 langile ditu Fagor Automationek, eta horietako 233 nazioarteko lan taldekoak dira.

Produktuari dagokionez, Fagor taldearen zuzendaritzak erantzuna eman nahi dio eskaera sofistikatuago bati. Katalogoko eskaintza zabaltzen hasiko dira Fagor 8060 kontrolaren industrializazioarekin; aurrerakuntzak ekarriko ditu mekanizazio zentroetan eta zazpi ardatzeko tornuetan. Gainera, eskaintza aberastu egingo da mekanizatuen arloko zerbitzuekin: bost ardatz, abiadura handia eta makina konbinatuak. Neurketa arloan ere berrikuntzak izango dira. Gainera, merkatuko azken joerak jarraitzeko eta taldeen zerbitzuak indartzeko, urteko irabazien % 8 eta %10 bitartean Berrikuntza eta Garapenereko bideratzen dute, eta 94 teknologok lan egiten dute Gipuzkoako egoitzetan. Berrikuntzaren aldeko apustua egin dute; hori dela eta, egun dozena bat proiektutan dihardute lanean, besteak beste, Etortek, Etorgai eta Saiotek.

Fagor Automation taldearen arabera 'Ikerkuntza, Garapena eta Berrikuntza' arloan beharrezkoa da ahalegina egitea, merkatu kuota hobetu eta nazioarte mailan erreferente bilakatzeko. Teknologia optikoaren arloan lortu dute nazioartean gorengo mailan egotea; AEBtako enpresa baten eskaria jaso dute, orain arte kooperatibak sortutako hornikuntza luzeena egin behar dute, 48 metroko pieza.

Iturrai: GOIENA.net

like0

Viewed 253 times