Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko ikasleek Asiako eta Finlandiako hezkuntza-berrikuntzako adituak bildu dituzte Shangain.
Maiatzaren 12an, TEDxShanghaiSalon-a egin zuten, Smash kooperatibak antolatuta, izan ere beren proiektua Shanghain ari dira egiten. Ekitaldia Tongji University-ko Sino-Finnish Center-en egin zuten, Finlandiako Aalto unibertsitatearen eta Txinako Tongji University unibertsitatearen arteko co-working gunean. TEDx-aren gaia “Berrikuntza Hezkuntzan” (Education Disruptive Innovation) izan zen eta Europa eta Asiako hezkuntza-berrikuntzako persona erreferenteak biltzea zuen helburu.
Ekintzailetzako metodologia berriak azalduz eta norbere esperientzia TEDx "Education Disruptive Innovation" gaiarekin lotuz, nazioarteko hizlariek hezkuntzaren arloan dauden azken joerak eta Txinan ezartzen ari diren teknologia berriak eman zituzten ezagutzera.
Smash-ek hezkuntza etorkizun hoberako giltza delakoan antolatu du ekitaldia. “Egungo hezkuntza-sistema hiltzear dago eta, ikaskuntzaren aro berri honetan, berritzeko beharra dago oro har”, diote Laura Estankonak eta Andoni Olasok, TEDx-eko eta Smash-eko antolaketa-taldeko kideek.
BACKGROUND
Ekintzailez osatutako talde eta enpresa horrek duela 3 urte jarri zuen abian Smash kooperatiba. Hala, kooperatiba gisa mundu osoko proiektuak garatzen dituzte, unibertsitate-ikasketen barruan, eta ikasteko modu ezberdinak daudela konturatu dira, besteak beste.
“Erabateko aldaketa izan zen, mundu osoko hezkuntzaren egoera ikertzera bultzatu gintuena. Horrek egungo errealitatea hobetzen laguntzeko prest egotea eskatzen zuen", esan digu Laurak.
“Hiru urte horietan gai izan gara Finlandia, AEB, India eta Txinara bidaiatzeko, eta kultura oso ezberdinak ezagutu ditugu, bertako jendearekin elkarlanean, mentalitate berria hezkuntzarantz hedatzeko asmoz. Hori guztia, modu oso zehatzean egin dugu, izan ere aurten ekintzailetza-tailerrak egin ditugu haur txikien eskoletan. Ikuspegidun hezkuntza bideragarria dela pentsarazi digu horrek”, gehitu du Andonik.
Diotenez, esperientzia horiek erreferente hartuta eta aberasgarritzat jota, honako honetaz konturatu dira: beren helburua hezkuntzari buruz pentsatzeko modu berri hori zabaltzea dela, baita pertsonak gaitzea ere, aurrerapauso bat eman eta ikuspegia aldatzeko.
Iturria: MONDRAGON.edu
Viewed 132 times