Mondragon Unibertsitateak Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterra bilbon eskainiko du.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eskainitako masterra da eta 2 urteko iraupena du. Lau urtez Arrasateko kanpusean eskainitako masterra da, eta hurrengo urtean lehen aldiz Bilboko Bilbao Berrikuntza Faktorian ere eskainiko da. Masterrean produktu zein zerbitzu berrien berrikuntzarako diseinu erreminten erabilera irakasten da. Alde batetik, produktu baten diseinu eta garapen aurreratua (design the thing right ingelesez azalduz), eta produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoa (design the right thing) bestetik. Masterraren bigarren urtean ikasleak urtebeteko proiektua egingo du bertako edo nazioarte enpresa batean.
Ingeniaritza, Arkitektura, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan graduatuei, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduatuei eta Marketin titulatudunei zuzenduriko masterra da Bilbon eskainiko den hau; beraien formazioa garatu eta haien bide profesionala diseinu alorrera bideratu nahi duten ikasleei zuzendutakoa hain justu.
Perfil profesionala bezeroan zentratutako balio proposamenak diseinatzen, negozio aukerak produktu eta zerbitzuetan materializatzen eta bezeroarekin co-diseinu prozesuak bideratzen espezializatuko da besteak beste.
Master programaren bereizgarritasunetako batzuk proiektuetan oinarritutako formakuntza izatea, enpresa errealekin elkarlan estu bat izanik eta zentro internazionalekin kolaboratuz lan egitea dira. Bestalde, masterrean nazioarteko zein Europa mailako diseinu profesionalak kolaboratzen dute seminario zein workshop-ak antolatuz.
Ikasleak jasotako formakuntzan klase presentzialetaz gain, enpresekin seihileko proiektuak zein workshop-ak egiten dira elkarlanean arituz. Horrela ikasleak enpresako errealitatearekin erlazioa zuzena du lan mundura irten aurretik. Honetaz gain, urtean behin ikasle taldea diseinuan erreferente den nazioarteko kongresu baten parte hartzen du.
Iturria: MONDRAGON.edu
Viewed 185 times
