MU-ko ikasle talde batek ‘Ni horrelakoa naiz’ film laburra egiteko crowfundinga ireki du.

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko 6 ikasleko talde bat, lau bizkaitar, arrasatear bat eta gasteiztar bat, ‘Ni horrelakoa naiz’ izeneko film labur bat egiten ari dira. LGTBIQ+ kolektiboari ikusgarritasuna eman nahi dion film laburra da.

Maite Diosdado arrasatearra proiektuaren produktorea da, eta hainbat marka eta enpresa gure proiektuaren babesleak izatea lortu du: Alzola, Bascook, Basque Select, Las casas de la cascada, Sagardoetxea museoa, Txalaparta, Ñam… Hala ere, proiektua aurrera atera ahal izateko crowdfunding-a kanpaianarekin hasi dira.

Kanpainaren helburua laburmetraiak duen 3000€ aurrekontuari aurre egitean datza. Kolaborazioak 5€, 10€, 20€, 30€ edo 50€-koak izan daitezke, eta eskerrak emateko hainbat sari zoztekatuko dira: dastaketa afari bat bi lagunentzat Michelin izar batean, finde bat bi lagunentzat Las casas de la cascada, liburuak, sagardoaren museoa…

Hau da crowdfunding-eko esteka: https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/ni-horrelakoa-naiz

‘Ni horrelakoa naiz’ film laburra trans neska baten istorioa kontatzen du, trantsizioa egiteko pausoa eman badu ere eta horretaz harro badago ere, oraindik beldur da. Horietako bat da gaur egungo mutil-lagunari esatea trans neska bat dela. Baina egoera hori erabat aldatuko da bere neska-lagun ohiaren agerpenarekin, bere iragan guztia ezagutzen duena.

Informazio gehiago:

Twitter: https://twitter.com/HorrelakoaNaiz 

Instagram: https://www.instagram.com/nihorrelakoanaiz/

Facebook: https://www.facebook.com/Ni-horrelakoa-naiz-100325312655960

Iturria: mondraberri.eus

like0

Viewed 80 times