DREAMWORKS edizio berezia Outsourcingari eta enpresen balio kateari buruz.

DREAMWORKS saio berri hau Aretxabaletako Otalora jauregian egingo da, 2014ko martxoaren 6an, goizeko 9:00etatik aurrera, eta helburua izango da Outsourcingaren arloan negozio berriak sustatzea. Hori dela eta, DREAMWORKS edizio honen xedeko publikoa negozio jarduera berriak sustatzeko interesa duten kooperatibak dira, Outsourcingaren arloan, elkarren arteko lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bitartez.

Outsourcingari eta enpresen balio kateari buruzko DREAMWORKS edizio berezi honen formatua honako hau izango da:

1.- Outsourcingari eta enpresen balio kateari lotutako negozio esperientzien adibideak, honako erakunde hauen eskutik:

  • ACCIONA Facility Services, SA (Francisco Javier Cerrudo, Director Facilities Management).
  • EULEN Taldea (Ricardo Angel Gabarri, I+G+Bko Zuzendaria).
  • EUSKO JAURLARITZA (Jaime Dominguez-Macaya, Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendaria).

2.- Outsourcingari lotutako negozio esperientzien ilustrazioa, MONDRAGON Korporazioko enpresen eskutik:

  • ATEGI b2b (Elias Atutxa, Zuzendari Nagusia).
  • ALECOP S.COOP. (Juan Izeta, Sustapen Taldearen Zuzendaria).
  • ONDOAN S.COOP. (Pedro Gurrutxaga, Zuzendariorde Nagusia, eta Alberto Llorente, Mantentze Lan eta Zerbitzuen Negozioko Zuzendaria).
  • LABORAL KUTXA S.COOP. (Jose M. Arana, Ibilgetu, Segurtasun eta Zerbitzu Orokorren Departamentuko Zuzendaria).

3.- Outsourcingari eta enpresen balio kateari lotutako negozio aukera berriak identifikatzea, lankidetza bidez sustatu ahal izateko.

4.- Enpresa parte hartzaileen posizionamendua deskribatutako aukera eremu bakoitzerako: ideiak hautatzea eta aurretiaz taldeak eratzea (enpresa liderra eta laguntzaileak).

DREAMWORKS saio honetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, bai telefonoz hots eginez (943082215), bai helbide elektroniko honetara mezua bidaliz (mondragon-cp@mondragoncorporation.com).

like0

Viewed 173 times