Parte hartu AGORAren 1. edizioan!
MONDRAGONeko BACen ekimena den, eta Goi Eskola Politeknikoa - Mondragon Unibertsitatearen partaidetzarekin antolatzen dugun, AGORAren 1. edizioan parte hartzera gonbidatu nahi zaitut, ekintzailetzaren bitartez negozio aukera berriak sortzen laguntzeko helburuarekin.
AGORA egun bateko iraupenarekin antolatutako ekitaldia da, diziplina anitzeko hainbat taldek enpresek proposatutako teknologia zein merkatuen erronka jakin batzuei erantzuteko, produktu edo zerbitzu berrien oinarrizko espezifikaziotik abiatuta. (Ikusi erantsitako dokumentua)
AGORAren 1. edizioan lekua izango duten proiektuak enpresek aurkeztutako proposamenak dira, eta epe laburrera ekintzailetza proiektuen bitartez gauzatu daitezkeen negozio aukerak sortzera zuzenduta daude.
AGORA MONDRAGONeko enpresetako langileek libreki parte hartzeko zabalik dago, ekintzailetza kooperatiboarekin konprometituta badaude. Horrenbestez, AGORAren 1. edizioan parte hartzeko pertsonek banaka zein diziplina anitzeko taldeetan eman dezakete izena, teknologiaren eta merkatuaren erronka jakin bati erantzuteko konpetentzia zehatzak eskaintzen dituztelarik.
AGORAren 1. edizioan parte hartzeak pertsona horiei ahalbidetuko die:
- Esperientzia eta gaitasuna hartzea, benetako ekintzailetza esperientzietan parte hartuz.
- Ekintzailetzari buruz kezka eta grina berdina daukaten beste pertsona batzuk ezagutzea.
- Eta, beharbada, enpresa proiektu berri bat abiarazteko prozesuan sartzea.
AGORAren 1. edizioko ekitaldiak egun bat iraungo du, eta 2014ko martxoaren 1an egingo da, larunbata, Goi Eskola Politeknikoaren Garaia Campusean, Arrasateko Garaia Berrikuntzako Poloan.
AGORAren 1. edizioan parte hartzea libre eta doakoa da. Parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute, 943772064 telefonora deituta edo helbide elektroniko honetara mezu bat idatzita: morobengoa@iseamcc.net.
Viewed 133 times
