Leartikerrek EnkarterrialdeOpenLab II Bootcamp edizioan parte hartu du ekoizle artisauekin elkarlankidetzan garaturiko berrikuntza proiektuak aurkeztuz.

Abenduaren 1,2 eta 3an Enkarterriadeko Landa Garapen Elkarteak lideratuta  II.Enkarterrialde OpenLab birtuala antolatu da, egitarau oso interesgarriarekin, prestakuntza, ispirazio eta konexiorako esperientzia eskeiniz.

Jarduera hau, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren eskualdeko lehiakortasuna bultzatzeko Programaren laguntza ekonomikoa izanik eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren gidaritzapean dago HAZI eta NEIKER enpresen bitartez.

Elikagaigintzako eta basogintzako balio kateko hainbat eragilek parte hartu dute eta Leartikerrek, bertako ekoizleekin garaturiko berrikuntza proiektuak aurkeztu ditu bertan.

Informazio gehiago: www.openlab.enkarterrialde.eus

 

 

Iturria: leartiker.com

 

like0

Viewed 52 times