Mondragon Unibertsitateak diplomak banatu dizkiete Energia Elektrikoko Master Profesionaleko lehen promozioko ikasleei.
Energia euskal ekonomiaren funtsezko sektoreetako bat da, bai bolumenean, bai garrantzi estrategikoan. Halere, goi-mailako kualifikazioa duen langileen gabeziak mugatu egiten ditu haren hazkundea eta lehiakortasuna. Horrenbestez, sektore horretan espezializatutako prestakuntza-beharrei erantzun eta eskariaren eta eskaintzaren artean dagoen aldea arintzeko sortu zen Masterra.
Masterraren hurrengo edizioa 2014ko martxoan hasiko da, eta energia elektrikoari eta potentzia-elektronikari lotutako ezagutza-eremuetan espezializatu nahi duten enpresetako profesionalei zuzenduta dago. Lehen edizioan, bost enpresatako 13 profesionalek egin dute masterra, 20k hartu dute parte moduluetan, eta 200 baino gehiagok hartu dute parte masterraren inguruan antolatutako jardunaldi paraleloetan.
Ekitaldian izan dira Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendari nagusia; Jose Ignacio Hormaeche Energia Klusterreko zuzendari-kudeatzailea; Txaber Lezamiz Energiaren Euskal Erakundeko (EVE) garapen teknologikoko arduraduna; eta Santiago Lopez Bilboko Merkataritza Ganberako prestakuntza-arduraduna.
Iturria: MONDRAGON.edu
Viewed 147 times