ULMA Architectural Solutionsek NAN 2013 Saria irabazi du eraikuntzarako material egokienen arloan.

Montserrateko Santutegia birmoldatzeko garatutako produktua

ULMA Architectural Solutionsek NAN 2013 Saria irabazi du eraikuntzarako material egokienen arloan, “Ur instalazio”en mailan.

Saritutako soluzioa drainatze kanalen eta sareta artekatuko pieza berezia da, gurutze itxurakoa, bereziki Montserrateko Santutegiko (Bartzelonako eskualdea) birmoldatze lanetarako ezaugarri espezifikoetara egokitzeko garatua.

Ezagutu emandako drainatze soluzioari buruzko xehetasun gehiago eta gozatu Montserrateko Santutegiko argazki-erreportajeaz.

NAN Sariak banatzeko zeremonia joan den azaroaren 28an izan zen, Bartzelonako Hotel Arts hotelean egindako gala-afarian, eta bertan arkitektura eta eraikuntza arloko mundu osoko 180 gonbidatu elkartu ziren. TPI Taldeak antolatutako sarien VII. edizioa izan da, sektorearentzat erreferentziazko hitzordu bilakatu dena.

Iturria: www.begira.ulma.com

like0

Viewed 154 times