Leartiker Centro Español de Plásticos (CEP) elkartearen bazkide berria.
Leartiker zentro teknologikoa Centro Español de Plásticos (CEP) elkartearen bazkide egin da apirilean. Centro Español de Plásticos nazio-mailako elkartea da eta bere eginkizuna material plastikoen erabilera egokia egiteko kultura arduratsu bat ezagutu eta ezartzen laguntzea da.
Beraz, Leartiker plastikoen eta konpositeen industrian erreferentea den nazio-mailako elkarte baten parte izateaz gain, CEP-en Empresa-Talde Berritzailearen eta Plastikoen eta Konpositeen Nazio-Mailako Lehenbiziko Kluster-aren kide ere bihurtu da. Horrek CEP-en Klusterrak antolatutako lantaldeetan parte hartzeko aukera emango dio, baita berrikuntza proiektuetan ere. CEP-inform aldizkarian albiste nabarmenenak argitaratu ahal izango ditu eta material plastikoen erabilera egokia egiteko kultura arduratsu bat ezartzen eta hedatzen lagundu ahal izango du, besteak beste.
Horrela, zentro teknologikoak CEP-ek antolatutako “Plastic Talks”ekitaldiaren bigarren saioan parte hartuko du, ekainaren 5ean ospatuko dena bideokonferentzia bidez. Bertan, CEP elkarteko kide diren lau enpresa edo erakunde aurkeztuko dira, non Leartikerrek bere erronkei buruz hitz egingo duen, eta, ondoren, debate bat egingo da lauren artean galderak egin eta informazioa partekatzeko.
Iturria: leartiker.com
Viewed 61 times
