Leartiker GourmetQuesos 2020 - Espainiako Gazta Onenen 11. Txapelketaren finalaurrekoan.

Martxoaren 3 eta 4an, GourmetQuesos 2020 - Espainiako Gazta Onenen 11. Txapelketaren finalaurrekoa ospatu zen, Madrilen. Epaile/dastatzaile taldea 60 teknikari, gazta-maisu, dendetako arduradun, blogari eta gastronomia-kazetari, sukaldari, saltoki handietako erosketa-arduradun eta gazta mimatu eta maite duten jatetxeetako jangelako nagusiez osatuta egon zen. Horien artean Leartiker zegoen.

Txapelketak 15 gazta-kategoria jasotzen ditu: behi gaztea; behi ondua; ahuntz gaztea; ahuntz ondua; nahastea; pasta biguna; ardi erdiondua; ardi ondua; ardi zaharra; koagulazio azido-laktiko bidezko afinatuak; urdinak, ketutakoak; barruan ongailuak dituzten gaztak; landa, artzain edo baserriko gaztak (berezko esnea eta esklusiboki gordina) (PASTA BIGUNA); eta azkenik, landa, artzain edo baserriko gaztak (berezko esnea eta esklusiboki gordina) (PASTA GOGORRA).

75 gazta finalista aukeratu ziren (kategoria bakoitzeko 5). Horiek final handira pasatu dira, 34 SALÓN GOURMETS azokaren baitan ospatuko dena. Nahiz eta finala martxoaren 30ean ospatzekoa zen, ekainaren 15era atzeratu behar izan zen, COVID-19 ak sortutako alarma egoeraren ondorioz. Dena ondo badoa, Leartiker berriro ere epaile-taldearen parte izango da finalean.

Iturria: leartiker.com

 

like0

Viewed 75 times