Queer pedagogiek hezkuntzan egiten dituzten ekarpenak jorratzeko jardunaldia Bilbon.
Mercedes Sánchez Sáinz ikertzaileak gidatuko du, urtarrilaren 25ean, Bilbon, egingo den jardunaldia.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs ikaskuntza laborategiak Queer Pedagogiei buruzko jardunaldia antolatu dute, Bilbon, urtarrilaren 25ean. Mercedes Sánchez Sáinz ikertzaileak gidatuko duen Queer pedagogiak. Zer dakarkiote (ko)hezkuntzari? plaza mugatuak ditu eta urtarrilaren 22ra arte izango du irekieta izen-emate epea (izen-emate orria).
EGITARAUA
- 10:00-11:30. Mercedes Sánchez Sainz (Madrilgo Universidad Complutense) Zer dira queer pedagogiak? Pedagogia eraldatzaile baten gakoak.
- 11:30-12:00. Atsedena.
- 12:00-13:45. Mercedes Sánchez Sainz. Eraldaketa errazten duten hezkuntza praktikak. Saio praktikoa.
- 13:45-14:00. Itxiera.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
- Izen-emate orria: https://labur.eus/lit
- Eguna: urtarrilak 25 (larunbata).
- Ordutegia: 11:30etik 19:00etara.
- Tokia: Bilbo. Hika Ateneo (Ibeni Kaia 1).
- Prezioa: 50€
- Kontu korrentea: ES04 3035 0044 8504 4000 1793
- Plaza mugatuak: eman izena urtarrilaren 22a baino lehen.
Queer pedagogiak. Zer dakarkiote (ko)hezkuntzari? jardunaldia antolatuta dago Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterraren egiarauaren barruan.
Iturria: mondragon.edu
Viewed 135 times