Fagor Arrasatek lantegi berria irekiko du AEBetan.
Fagor Arrasatek zerbitzura bideratutako lantegi berri bat irekiko du Chicagoko eremu metropolitanoan. Zerbitzu lantegi berria 2020aren bukaerarako egongo da jardunean, eta zubi-garabiz hornitutako eraikin berri batean kokatuko da.

Instalazio berriek bulego gune bat ere edukiko dute, eta herrialdean gaur egun dauden Fagor Arrasateren egitura komertziala eta zerbitzukoa osatuko dituzte, konpainiak Willowbrooken, Illinoisen, duen egoitzatik koordinatuta. Azken urteetan, Fagor Arrasatek proiektu ugari egin ditu bertan eta merkatu horretako eskaria goraka doa. Hori dela eta, proiektu honek merkatu honetan salmenta osteko zerbitzua indartzea eta bezeroekiko harremana estutzea du helburu.
Iturria: GOIENA.eus
Viewed 85 times
