Fagor Elektronika Malagan izango den Greencities & Sostenibilidad ekimenean egongo da presente
Fagor Electronika kooperatiba arrasatearra “Ciudad 2020” izeneko I+D+i proiektuan hartzen ari da parte, eta ekimen hau Greencities & Sostenibilidad konferentzia eta mahai-inguruen programaren baitan egongo da presente. Hiri bideragarritasunari lotutako inteligentzi esparruko laugarren berriketa-gela honako hau, urriaren 2 eta 3an Malagako kongresu eta biltzar-jauregian burutuko dena. Ekimen honen sustatzailea Indra da, CDTI-ren babesa duelarik. Fagor Electronikarekin batera, Ferrovial Agromán, Atos, GFI, Fractalia, Daedalus, Tekia eta Isoco dira bertan parte hartuko duten beste enpresetako batzuk. INNPRONTA 2011 programaren baitan, smart city eredu berria garatzea bilatzen du ekimen honek, jasangarri eta efizienteagoa.
“Ciudad 2020” proiektuak stand propioa izan du Malagako biltzar-jauregian, baita mahai-ingurua “Hiri inteligenteak” blokearen baitan, non proiektuaren ardatz nagusiak eztabaidagai izango diren: efizientzia energetikoa; etorkizuneko internet; giza jarrera; ingurumen sostengarritasuna, mugikortasuna eta garraiobideak sostengarria, efiziente eta inteligentea den hiri-eremu baten diseinuari bideratuta. Era honetan, ideia honek erreferentziazkoa den hiri-eredua bilatu nahi du, bizi kalitate optimoa lortze aldera.
Greencities & Sostenibilidad berriketa-gela profesional bakartzat hartuta dago, eta laugarren urtez jarrian Malagan izango da. Mahai gainean hirien sostengarritasun energetikoa hobetzeko joerak jarriko dituzte, eta baita energiaren kontsumoa murrizteko ohitura arduratsuak ezagutzera eman ere. Horretarako, “Ciudad 2020” moduko proiektuak daude foroaren jarduera-programaren baitan. Ekimen honek hiru gai nagusi ditu: efizientzia energetikoa, hiri inteligenteak eta eraikuntza. Testuinguru honetan, ”udal iniziatibak pribatuarekin bat egiten du, elkarkidetza eta negozio erreminta garrantzitsua sortze aldera”, diote.
Bestetik, hitzordu honekin batera Latinoamerikako Teknologia, Berrikuntza eta Ezagutzaren I Tikal Foroa ere izango da data eta leku berean, non “Ciudad 2020”-k ere bere txokoa izango duen. Antolakuntza Industrialeko Eskolak Malagako Udaleko Berrikuntza eta Teknologia Berrien arearekin antolatutako ekimen honek, FEDER-ekin batera finantzatutakoa, lekua eta eguna partekatuko ditu Greencities & Sostenibilidad delakoarekin. Bertan Latinoamerikako herri garrantzitsuenetariko alkate, ordezkari eta udaletxeetako teknikariak bilduko dira, smart citietarako ekimenen inguruan eztabaidatzeko.
Iturria:MONDRABERRI.com
Viewed 144 times
