Parte hartu SAIOKA SAREAren Startup Pitchingaren 1. edizioan!
Datorren urriaren 3an, 17:30etik aurrera, SAIOKA SAREAren Startup Pitchingaren 1. edizioa egingo da, LKS Eraikineko Plaza Aretoan –Goiru kalea 7, Garaia Berrikuntza Gunea, Arrasate–, SAIOKA SAREAren Startup Pitching topaketak MONDRAGONeko BACek antolatzen dituen ekitaldiak dira, negozio berrien sustatzaileek beren proiektuak aurkezteko, beren negozio ideia gauzatzeko behar duten lankidetza aurkitzen laguntzeko helburuarekin.
Startup Pitchingaren 1. edizioaren formatuan ezarri denez, sustatzaile bakoitzak 10 minutu izango ditu bere proiektua aurkezteko. Ondoren, bertaratu direnentzako galderen txanda egongo da.
Startup Pitchingaren 1. edizio honetan honako proiektu hauek aurkeztuko dira:
Proiektua: MOTORSARE, motor elektrikoen truke eta birziklapenerako eta erregulazio elektronikorako web plataforma.
Sustatzailea: Mikel Serrano.
Proiektua: MORPHEUS DRINK, “% 100 relax-% 100 natural” lemapean, proiektuak estresaren kontrako edari erlaxatzaile bat aldarrikatzen du, elementu guztiz naturaletatik abiatuta, gaur egun erabiltzen diren edari energetizatzaileak ez bezala.
Sustatzailea: Cesar Jurado.
Proiektua: "ZURE KIROLA KARTAN”, proiektuak enpresetan talde espiritua bultzatu nahi du, kirolaren bitartez edo, bestela, pertsona partikularrak badira, beraien kirol gustukoenari berriro ekiten lagunduz, enpresak ekitaldien antolamendua bere gain hartuz.
Sustatzailea: Andoni.
Proiektua: COOPENER, kooperatiba energetiko berderako proiektua, behe tentsioko energia erosteko agregatzaile moduan.
Sustatzailea: Ekaitz Barrasa.
Proiektua: Mmm...! Haurrentzako 2.0 elikagai organikoak; helburua da haurren elikadura organikoan kalitatezko paradigma berri bat garatzea, bertako produktuen bermearekin, eta erabiltzaileari esperientzia iraultzaile bat eskaintzea.
Sustatzailea: Xabier Sabalza.
Proiektuen aurkezpena amaitu eta gero, MONDRAGONeko BACek mokadua eskainiko die bertaratutakoei, lankidetza sareak sortzen laguntzeko helburuarekin, negozio ideiak gauzatu ahal izateko.
SAIOKA SAREAren Startup Pitchingaren 1. edizio honetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute telefonoz deituta (943772064) edo helbide elektroniko honetara mezu bat bidalita (morobengoa@iseamcc.net).
Viewed 133 times
